Getxo kirola, Turismo
Data: 2024/12/21 - 2024/12/21
Ordutegia: Abenduaren 21ean 12:00etatik
Tokia: Bizkaia Zubia
Irudi ederra utziko digu beste behin ontzi-talde txundigarri horrek Bizkaia Zubitik igarotzean, abenduaren 21a 12:00etan, betiere eguraldia gure alde baldin badugu
Abrako urek Gabonetako egun horietan berriz hartuko dute estropada, Bizkaiko Golkoko belan parte-hartzaile gehien izan ohi dituenetakoa eta berezienetakoa. Koloretako 80 belaontziek, haize-oihal handiak zabal-zabalik dituztela, Bizkaia Zubi enblematikoa gurutzatzen dutenean sortzen den irudi paregabeak aho zabalik utziko ditu ikusleak.
Sestaoko Benedicta dartsenatik abiatuko da estropada eta 10-15 milia inguruko ibilbidea egingo du Bizkaia Zubi enblematikoa gurutzatu arte. Hori izaten da, hain zuzen ere, ikusleek gehien atsegin duten argazkia: estropada Abrako badiara zuzendu aurretik Bizkaia Zubitik igarotzen den unea.
Proba hau gogo handiz espero izaten dute estropadalariek —400 inguruk—, horregatik, denboraldi osoko hitzordurik jendetsuena izan ohi da Gallo estropada. Gainera, 2019ko tripulazio edo estropadalari nabarmenenaren Gallo saria nork eskuratuko duen jakingo dugu. Pata saria ere banatuko da, denboraldi honetako txapelketetan akatsik esanguratsuena egin duenak jasoko duena. Denboraldi honetan hainbat ekitaldi esanguratsu izan ditugu, besteak beste, uztailean Getxon jokatu zen J80 mailako munduko txapelketa.
Belaren alorreko hitzordu klasiko honen bidez amaiera emango zaio Real Club Marítimo del Abra - Real Sporting Clubaren 2024ko egutegiari.
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
![]() |
Metro Areeta |
