Etxeko segurtasunaren autoazterketa
Bisita itzazu zure etxeko edo zure auzokide-komunitateko guneak, eta erantzun itzazu galdera hauek bisita egiten duzun bitartean.

Ikuskapen prebentzio bat da. Ez engainatu zeure burua. Aipatutakoez gain, arrisku-fokuen bat aurkitzen baduzu, gehitu ezazu galdetegian hurrengoetarako.
Ikuskapena edozein auzokidek egin dezake, baina gomendatzen dizugu gazteenak inplikatzea, interes-puntu horiei erreparatzen ohitu daitezen.
Gainera, eraman ezazu galdetegia zure komunitatearen hurrengo bilerara. Badira finkako jabe guztien artean jorratu behar diren alderdi batzuk.
