Enpresa kudeaketa hobetzeko aholkularitza eta laguntza programak
Enpresa bat baduzu eta oraindik ez bagaituzu ezagutzen, jar zaitez harremanetan Ekonomia Sustapenarekin, eta eskain diezazkizukegun zerbitzu guztien berri emango dizugu pertsonalki.
Aldaketa-garaian gaude, eta horrek esan nahi du erabakiak hartu behar direla azkar aldatzen ari diren kudeaketa-arloetan. Ekonomia Sustapenetik prozesu honetan lagundu nahi dizugu, eta horregatik, zure eskura jartzen dugu aholkularitza profesionaleko talde bat, doakoa, egokitzapenean lagun zaitzakeena
Laguntzak kudeaketa-arlo hauek batzen ditu:
- Enpresa-estrategiari buruzko aholkularitza: negozio-eredua; merkatu berrien analisia; 5S
- Aholkularitza Komunikazioan, Marketinean eta komertzialean: merkatuen ikerketa; merkataritza-plana, salmenta-teknikak; salmenta-teknikak; merkataritza-negoziazioa; bezeroentzako arreta; Branding-a...
- Aholkularitza tresna teknologikoetan eta interneten: on line marketina; sare sozialak; Interneteko eta e-ecommerce-ko presentzia; hardwarea eta softwarea.
- Giza baliabideetako aholkularitza: talde-lana; langileen hautaketa; lidergoa; motibazioa lanpostuan; denboraren kudeaketa
- Kontabilitateko eta finantzetako aholkularitza: analisi ekonomiko-finantzarioa
- Aholkularitza juridiko-legala: baimenak eta lizentziak; errentamendua; RGDP eta LSSICE; patenteak; fakturazioa...
- Laguntzak eta diru-laguntzak
- Dendari eta ostalaritzari zuzendutako zerbitzua, zure establezimenduan euskara erabiltzeko: kartelak, errotulaziorako dirulaguntzak...Infoa
ENPRESEI LAGUNTZEKO PROGRAMAK
Merkataritza-, ostalaritza- eta turismo-sektorerako programak
Merkataritza-gunea dinamizatzeko programak eta turismo-eskaintza dinamizatzeko jarduerak. Kontsultatu programak
Enpresak eraldatzeko programa
Banakako eta taldeko aholkularitza, zure enpresa merkatuaren premia berrietara egokitzeko.
Enpresa-transmisioari laguntzeko programa
Negozioa transmititzeko prozesuan informazioa eta laguntza ematea bai saltzaileari bai erosleari, dauden baliabide publikoak erabiliz, udalerriko enpresen jarraitutasuna errazteko. Informazio gehiago
Batuz sistemari egokitzeko programa
Zure negozioa BATUZ sistemara egokitzeko prozesuan informazioa eta laguntza ematea (Bizkaiko araudiari lotutako enpresa eta autonomo guztien zerga-ordainketa kontrolatzea, haien tamaina edozein dela ere). Informazio gehiago
Hazinnova programa: berrikuntzarako lehen urratsa
Eusko Jaurlaritzak (SPRI) finantzatutako proiektua.
Industriako, informazioaren eta komunikazioen gizarteko, logistikako eta handizkako merkataritzako ETEentzako doako aholkularitza espezializatua, 5 langile edo gehiagorekin. Mikroproiektuak eskatu beharko dituzte, berrikuntza, aldaketa edo eraldaketa dakartenak, bai produktuan, bai negozio-prozesuren batean: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Informazio gehiago
Acelera PYME programa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioa
Enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei zuzendutako programa, zure eraldaketa digitaleko prozesuan laguntzen dizuna. Teknologiari esker zure negoziazioa garatu eta hobetu dezazun. Informazio gehiago
Enpresa Berdea programa
Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, Bizkaiko Orekan Sakonduz estrategiaren eskualdeko lehiakortasuna bultzatzeko programaren barruan.
Helburua da Getxoko industria-sarearen trantsizio ekologikoa bultzatzea, baita handizkako industria, garraio eta merkataritzarekin lotutako zerbitzuena ere, hazkunde ekonomikoaren eredu berriaren eragile gisa, ikuspegi ekologiko integratzaile eta enpresen estrategiarekin lerrokatu bati jarraiki. Prestakuntza, aholkularitza, jardunbide egokiak...Informazio gehiago
Lan Mentoring programa
Doako laguntza-zerbitzua, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatua, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, euskal ETEei beren plantillako edozein lanpostutan belaunaldi-errelebua egiten laguntzeko. (10 eta 249 langile arteko ETEak). Informazio gehiago.
Getxo Elkartegia
Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo
Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus