2026ko Dinamizazio Ekonomikorako laguntzak
2026ko dinamizazio ekonomikorako laguntzak, merkatarien eta ostalarien elkarteei zuzenduta
Getxoko Udalak, elkarteen jarduera eta haien eginkizuna sustatze aldera, abian jarri ditu laguntza hauek; hala, beren helburuei eta azpisektoreetan (merkataritza eta ostalaritza) duten garrantziari lotutako zenbait alderdi babestuko dituzte.
Hauexek dira dirulaguntza-ildoak:
1. ildoa: Getxoko merkatarien elkarteei eta ostalari nahiz jatetxeen elkarteei zuzendutako dinamizazio ekonomikoko jarduerak egiteko laguntzak eta elkarte horietan bildutako Bizkaiko gainerako federazioei eta erakundeei zuzendutakoak.
Erakunde horien urteko jarduera-plana garatzen eta gauzatzen laguntzea, Getxoko merkataritza- eta ostalaritza-jardueraren hobekuntza sustatzea.
2. ildoa: Getxoko merkatarien eta ostalari nahiz jatetxeen elkarteen asoziazionismoa mantendu eta sustatzeko laguntzak.
Elkarteak eta bazkide berriak sartzea bultzatzea (saltokiak, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalak).
Hauexek dira laguntzak eskatu ahalko dituztenak:
- Getxo udalerriko merkatarien eta ostalari nahiz jatetxeen elkarteak.
- Getxoko merkatarien eta ostalari nahiz jatetxeen elkarteak biltzen dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko federazioak eta beste erakunde batzuk.
Dokumentu interesgarriak:
- Laburpen-fitxa. 1. ildoa
- Laburpen-fitxa. 2. ildoa
- Getxoko Udalaren Dirulaguntzen Ordenantzaren Aldaketa Orokorra
- Deialdia: BAO 67zbk. 2026ko apirilak 13a
Justifikazio-ereduak:
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan antzeko froga-balioa duten dokumentuak; erosketa-tiketak salbuestita. Erakundeek 4/2013 Foru Dekretuak, urtarrilaren 22koak, fakturatzeko obligazioak arautzen dituen Arautegia onartzen duenak (2013ko urtarrilaren 29ko BAO), xedatutakoa bete beharko dute fakturen edukiari dagokionez. Fakturaren kontzeptuan argi eta garbi agertu beharko da zein kontzepturengatik egiten den ordainketa.
- Aurkeztutako fakturak ordainduak daudela adierazten duten egiaztagiria.
- Beste dirulaguntzarik jaso bada helburu berarekin, horien aitorpena, laguntza eman duten organoak eta zenbatekoak ere adierazita, 10. EREDUA erabilita.
Gainera, honako dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko da:
- Jarduketa-txostena, 11-EREDUAN azaltzen den arabera. Txosten bat proiektu bakoitzeko. Parte hartzen duten pertsonen edo negozioen balorazioa jasoko du, galdetegi baten bidez egina, eta gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da.
- Liburuxkei, argazkiei, spotei, iragarkiei eta gainerako material grafikoari buruzko dokumentazioa, jarduera garatu dela egiaztatzen duena (euskarri digitala). Era berean, komunikazio-euskarri horiek erabili diren ekintzen eta kokalekuen ebidentzia aurkeztu beharko da.
- Memoria ekonomikoa: diru-sarrerak eta gastuak justifikatzeko kontua aurkeztu behar da, 12 EREDUAREN arabera
- Langile-gastuen justifikazioa: honela justifikatu ahal izango dira, betiere 13. EREDUA beteta eta honako dokumentazio hau erantsita:
- Azalpen-dokumentua, kostua orduko kalkulatzeko.
- Profesionala: erakunde onuradunari emandako antolamendu- eta plangintza-zerbitzuen faktura.
- Nominak: jarduera egiten den hilabeteetako nominen ordainagiria eta langilearen adierazpena 14. EREDUAREN arabera.
Ez da beharrezkoa justifikaziorik.