"Kukupraka" Udal Ludoteka
GABONAK 2026
Bi txanda:
- Abenduaren 24tik 30era (abenduak 24, 28, 29 eta 30).
- Abenduaren 31tik urtarrilaren 5era (abenduak 31, urtarrilak 4 eta 5).
Ordutegia: 10:30-13:30.
36 plaza txanda bakoitzean.
Umeen adina: 2015-2021 urteen artean jaiotakoak, biak barne.
Jarduerak Romo ikastetxean burutuko dira.
Doan.
Izena emateko epea: azaroaren 2tik 16ra, biak barne.
Azaroaren 25ean: onartutakoen behin behineko zerrendak argitaratuko ditugu.
LUDOTEKA: 94 466 03 55 / 688 812 886 (Ludoteka orduetan piztuta). areetakoludoteka@getxo.eus
EUSKARA ZERBITZUA: 94 466 00 10. euskara.zerbitzua@getxo.eus
ARAUDIA
Zer da Ludoteka?
Ludoteka haur eta gaztetxoentzako ekipamendua da. Ludotekaren bidez, batetik, gure umeak aisialdian modu dibertigarrian hezi nahi ditugu, eta, bestetik, umeen artean aisialdian euskararen erabilera sustatu nahi dugu. Bertan aisialdirako hainbat ekintza egiten ditugu: jokoak, tailerrak, lankidetza-jolasak, hainbat motatako dinamikak.