Logo Ayuntamiento Getxo

Euskara
  • Castellano
  • Euskara
getxo.eus
  • Horma
  • Emakumeen etxea
  • Prozesua
  • Dokumentazioa
Hasiera  Emakumeen etxea   Horma

Horma

Prozesuaren itxiera: dokumentu finala
Emakumeen Etxea

2017/05/31

Hilabeteak pasa dira jada Getxoko Emakumeen Etxearen inguruko hausnarketa tailerra egin eta prozesu guztian zehar jasotako informazioa lantzen hasi ginena. Iritziak aztertu eta multzokatu ditugu, emakumeek azaldutako ikuspuntu anitzak bildu eta azaleratzeko asmoz. Hemen duzue beraz, mimo handiz, bide honen laburpen eta lekuko bezala sortutako dokumentua.
Gehiago irakurri

 

 

 

 

Inkesten emaitzak
Emakumeen Etxea

2017/03/01

Inkestak betetzeko epea igaro ondoren, 116 emakumeren erantzunak jaso dira.

Galdera esanguratsuenen informazioa aztertu eta honen lanketa grafikoa gauzatu da, hurrengo alderdiak nabarmendu daitezkeelarik: Gehiago irakurri

 

 

 

 

Hausnarketa saioak: berdintasunerako etxea irudikatuz
Emakumeen Etxea

2017/03/01

Joan den astean, Getxon izan genezakeen Emakumeen Etxea irudikatzeari ekin genion Algortan eta Erromon antolatutako bi tailerretan. Elkar ezagutu eta korapilatu ondoren, lau taldetan jardun ginen lanean. Lehenengo taldea eduki, gai eta formatuen inguruan mintzatu zen. Etxearen helburuak, lan ildoak, beharrak eta lantzeko gaiak zehaztu zituen, etxeak jaso ahalko lituzkeen programa, ekintza eta espazioetan ere sakonduz. Leer más

 

 

 

Sakoneko elkarrizketak: Nolakoa irudikatzen duzu Getxoko balizko Emakumeen Etxea?
Emakumeen Etxea

2017/02/24

!Azken hilabetean zehar, Getxoko emakume ezberdinekin solasean ibili gara Emakumeen Etxearen proiektuaren inguruan. Perfil anitzei heltzea izan da gure ahalegina, eta honetarako, adina, auzoa, jatorria, lan egoera, interes esparrua eta elkarteratze adierazleak kontutan hartuz hainbat sakoneko elkarrizketa gauzatu ditugu.Gehiago irakurri

 

 

 

Donostia eta Hernaniko esperientziak ezagutzen
Emakumeen Etxea

2017/02/24

Joan den ostegunean, Emakumeen Etxeen bi esperientzia ezagutu ahal izan genituen Faduran antolatutako hitzaldian.Gehiago irakurri

 

 

 

 

Hitzaldia: “Emakumeen etxeak: zenbat testuinguru, hainbat aukera”
Emakumeen Etxea

2017/02/06

Ostegun honetan, otsailaren 9a, hitzordua dugu 19:00etan, Faduran. Topaketa honetan, aldez aurretik egin den emakumeen etxeen katalogoa aurkeztuko da eta EAEko bi emakumeen etxeri gonbidapena egingo zaie euren esperientziak aurkez ditzaten: Donostiako Emakumeen Etxea (kudeaketa-eredu enblematiko eta aitzindaria sortu duena) eta Hernaniko Emakumeen Etxea (une honetan definizio prozesuan dagoena). Gehiago irakurri

 

 

Balizko Emakumeen etxearen inguruko beharrizan eta iritziak identifikatzen
Casa de las Mujeres

23/01/2017

Emakumeen Etxearen inguruko Hausnarketa Prozesua martxan jarri dugu. Getxoko Berdintasun Sailak eta Herritarren Parte-hartze eta Gardentasun Sailak sustatutako ekimena da eta honen helburua balizko Emakumeen Etxeari buruzko beharrizan, nahi eta iritziak identifikatzea da. Horretarako, udalerriko emakumeen lagin ordezkagarri baten iritziak eta errealitateak jaso ahal izateko espazioak eta mekanismoak ezarriko dira.Gehiago irakurri

 

(+34)94 466 01 00 Urgull s/n | 48992 Getxo | Getxoko Udalagobernuirekia@getxo.eus

© 2022 Ayuntamiento de Getxo