“USATEGI” izeneko udal eraikina taberna-jatetxe moduan ustiatzeko emakidaren lizitazioa

Usategi.

Usategi

Udalak lizitaziora atera du “USATEGI” izeneko udal-eraikina kafetegi moduan ustiatzeko emakida.

Usategi

  • Eraikinak beheko solairuko lokal bat du, ia 221 m2-ko azalera erabilgarriarekin, eta hegoaldera begira dagoen terraza bat, 29 m2 baino zertxobait gehiagokoa (250 m2 inguru guztira), taberna-jatetxe gisa erabiltzeko, kanpoko terrazarekin.
  • Emakida horrek 15 urteko iraupena izango du (eta beste 5 urtez luzatu ahal izango da) eta emakidaren ordainetan, esleipendunak 2.262,48ko kanona ordaindu beharko du hilean (BEZik gabe), gutxienez.
  • Eskaintza ekonomikoaz gain, ostalaritzako esperientzia eta aintzatespen profesionala baloratuko dira.
  • Dokumentazioa:
    - Baldintza teknikoen plegua
    - Baldintza administratiboen plegua
    - Emakida demaniala lehia-erregimenean emateko prozedura onartzea

usategi

Eskaintzak aurkezteko epea 60 egun naturaleko epearen barruan izango da, urtarrilaren 23tik kontatzen hasita (22an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da). Eskaintzak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Lizitazio Elektronikoko Sistema izeneko aplikazioaren bidez, Euskadiko Kontratazio Publikoa plataforman kokatua.

Usategi 30eko hamarkadan

Beharrezko informazio guztia eskuragarri dago Udalaren kontratatzailearen profilean eta udal Ondare eta Etxebizitza Sailean. (Foruak kalea 6. 48991 Getxo. Telefonoa: 944.660.044, ondarea@getxo.eus).

urbanismo

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 6 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.