Dapa!
GAZTERIAk dirulaguntza berri bat sortu du, Getxon erroldatuta dauden 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta.
Ekimen honen helburua gazteen parte-hartze aktiboa sustatzea da, bai haien garapen pertsonalari, bai Getxoko bizitza aberasteari lagunduko dioten proiektuak garatuz.
Hautatutako proiektu bakoitzak 5.000 €-ko dirulaguntza jasoko du, eta proiektua garatzeko 12 hilabeteko epea izango du gehienez.
Ekimenak proiektua banaka edo gehienez lau laguneko taldeetan aurkezteko eta lideratzeko aukera eskaintzen du.


