Lehendik dauden eraikuntzetako beheko solairuetan kokatutako lokalak etxebizitza bihurtzeari buruzko udal-ordenantza aldatzeko proiektua martxan jarri du Getxoko Udalak.
EPEA BUKATUTA
Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, ekarpenak egiteko fasea irekitzen da, ordenantza aldatzeko proiektua egin aurretik, behean aipatzen diren alderdiei buruz.
Aldaketak eragiten dien herritarrek eta interes legitimoen ordezkari diren antolakundeek ekarpenak egin ditzakete online galdetegia betez.
Ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoak
Jorratuko den aldaketaren helburua da, Plan Orokorra indarrean sartu aurretik eraikita zeuden eraikinen beheko solairuetan kokatutako lokalei etxebizitza bihurtzeko eskatzen zaizkien baldintzak malgutzea, betiere indarrean dagoen araudiak markatutako mugen barruan; besteak beste, zehaztu beharko diren puntu hauetan:
- Etxebizitza-solairua aldameneko lursail urbanizatuaren gainetik egon beharra.
- Lokalek lurraren kontra hormaren bat izateko ezintasuna.
- Etxebizitzak aireztatzen dituen atariaren gehieneko sakonera.
- Beheko solairuek sotorik ez duten kasuetarako eskakizun teknikoak.
- Irisgarritasunari buruzko gaiak.
- Esekitokiari buruzko eskakizunak.
Hori onartzearen egokitasuna eta bidezkotasuna:
Legegintzaldia hasi zenetik, hirigintza arloak aipatutako ordenantza aldatzeko helburua izan du, berau onetsi (2009ko ekainaren 26an) eta, ondoren, aldatu zenetik (2010eko maiatzaren 28an eta 2013ko urtarrilaren 13an) igaro diren urteetan antzeman diren beharrizanei erantzuna emateko.
Arauaren helburuak
Plan Orokorra indarrean sartu aurretik eraikita dauden eraikinetan kokatuta daudenak eta kokapenagatik edo merkataritzako irteera izateko beste aukerarik ez edukitzeagatik hutsik dauden merkataritza-lokalen kopuru handiagoa, etxebizitza gisa erabili ahal izatea ahalbidetzea.
Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak
Helburu horiek lortzeko indarrean dagoen lehendik dauden eraikuntzetako beheko solairuetan kokatutako lokalak etxebizitza bihurtzeari buruzko ordenantzaren testua aldatu egin behar da.