Sentsibilizazio-jarduerak eta kanpainak

- Adineko Pertsonaren Eguna

Nazioarteko Adinekoen Eguna urriaren 1ean ospatzen da urtero, hirugarren adinekoek gizarteari egindako ekarpena aitortzeko eta haien eskubideak defendatzeko.

Zer da eta zergatik ospatzen da?

  • Jatorria: Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatu zuen 1990eko abenduan, eta 1991tik aurrera ospatzen da.
  • Helburu nagusia: Munduko biztanleriaren zahartzearen erronkei buruz hausnartzea, belaunaldien arteko elkartasuna sustatzea eta bizitza duin, aktibo eta osasungarria bermatuko duten politikak bultzatzea.
  • Adin-diskriminazioaren aurkako borroka: Estereotipo negatiboak, aurreiritziak eta adinagatikko edozein diskriminazio mota ezabatzea bilatzen du.
  • Aintzatespena: Adinekoek beren familiekin eta komunitateekin mantentzen dituzten esperientzia, jakituria eta paper eraldatzailea baloratzen ditu.

Getxoko udalerrian, urriaren 1ean Nazioarteko Adinekoen Eguna ospatzeaz gain, urri osoan zehar programa berezi bat aurkezten da, urtero gai ezberdin batekin lotuta.

“Elkarrekin aktiboki zaintzea”

Helburua da adinekoen osasun fisiko, emozional eta soziala hobetzeko tresnak eskaintzea, zahartze aktiboa sustatzeko asmoz.

Programazioa:

- Hitzaldiak:

  • Insomnioa urriaren 1ean, 12:00etan, RKEk. Gurutze Gorriarekin lankidetzan.
  • Elikadura osasungarria urriaren 7an, 17:00etan, Urgull Zentroan eta urriaren 20an, 17:00etan, RKE (3. solairuan). Osakidetzarekin lankidetzan.
  • Automedikazio arduratsua urriaren 22an, 17:00etan, Urgull Zentroan. Osakidetzarekin lankidetzan.

(Lekua bete arte.)

- Prestakuntza: Lehen Laguntzak adinekoetan:

  • Urriaren 6an, 17:00etan, RKE (gaztelaniaz) (3. solairuan). DYArekin lankidetzan
  • Urriaren 8an, 17:00etan, Urgull Zentroan (euskaraz). DYArekin lankidetzan

Izen-emateak +60 Dinamizazio Zerbitzuan (RKEko 3. solairuan edo 94 466 00 22 zenbakian).

- Aisia:

  • Filma: Desmontando un elefante. Ana Estévez Psikologiako Doktorearen solasaldi batekin.
    • Urriaren 21ean, 17:30ean, RKEk.
    • Gonbidapenak RKEko 3. solairuan urriaren 19ko astelehenetik aurrera.
  • Irteerak Punta Begoñara. Punta Begoña Fundazioarekin lankidetzan
    • Urriaren 7an, 11:00etan, paisaia-ibilbide murriztua (CAS)
    • Urriaren 22an, 11:00etan, bisita gidatua (EUS)
  • Bizitza aktiborako jolasak: urriaren 1ean, 17:00etan, RKEk.

Izen-emateak +60 Dinamizazio Zerbitzuan (RKEko 3. solairuan edo 94 466 00 22 zenbakian).

“Mitoak desmintitzea: (1) Adineko pertsonek ez dute sexualitaterik eta (2) adineko pertsona guztiak heterosexualak dira.”

Helburua da adinekoen sexualitateari eta sexu-orientazioari buruz dauden mitoez kontzientziatzea, diskriminazioa eta bizitza betea eta askea izateko aukera gabetzea areagotu eta/edo perpetuatzen dituztenak.

Programazioa:

- 1. mitoa: Adineko pertsonek ez dute sexualitaterik.

  • Hitzaldia: Bea Sever Sexologoa.
  • Data: Urriaren 1a
  • Lekua: RKEko 3. solairua.

- 2. mitoa: Adineko pertsona guztiak heterosexualak dira.

  • Julen Nafarretek eta Inés Bermejok egindako “Gu ere bagara” erakusketaren eta liburuaren aurkezpena.
  • Data: Erakusketaren eta liburuaren aurkezpena urriaren 7an.
  • Lekua: Gurari Etxea.
  • Gu ere bagara: Getxoko LGTBIQ+ adinekoen kontatu gabeko istorioak aurkitzea izan zuen helburu. Inés Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak esperientzia horiei ikusgarritasuna eman nahi izan zieten arte-erakusketa baten bidez eta orain baita liburu batean ere.
  • Erakusketa Gurarin bisitatu ahal izango da urriaren 7tik azaroaren 7ra bitartean, irekitzeko ordutegian:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:30 / 16:00-20:30.

Asteburuetan: larunbata 15:00-21:00 igandea 11:00-14:00 eta 15:00-19:30

‘Adinekoen osasuna bere dimentsio guztietan”

Osasunak ongizate psikologikoa, emozionala, soziala eta fisikoa biltzen ditu.

  • Eremu psikologikoa eta emozionala:

Urriaren batean bi hitzaldi egin ziren; “Heldutasun Aktibo eta Osasungarria, emozio-osotasunaz gozatzeko gakoak” izeneko lehen hitzaldia Eugenia Cavero Gurutze Gorriko boluntario ohikoak eman zuen eta bigarren hitzaldia, “Emozioak eta sentimenduak” izenekoa, Karmele Urquijo psikologo eta jubilatuak.

Gainera, “60 urtetik aurrera gure funtzio kognitiboak entrenatzeko gakoak eta ariketak” izeneko tailerra hiru jardunalditan ematen ari da. Jubilatuei zer den ohikoa eta zer ez den informatzen zaie, zalantzak argitzen dira, bizimodu kognitibo aktiboa hobetzeko eta mantentzeko jarraibideak ematen dira eta zalantzak erantzuten laguntzen da. Tailer hauek oso harrera ona izan dute.

  • Eremu fisikoa:

Getxo Kirolaren eskutik, irailaren hogeita hamarrean, astelehena, Gobelaurre parkean ongizate fisikoa sustatzeko saio bat egin zen eta bertan pilates, indarra, zumba jarduerak eta koreografia bateratu bat egin ziren.

Halaber, urriaren 5ean Kalistenia Intergenerazionalaren hitzaldia izan zen eta urriaren 7an mahai-teniseko saio bat Romo Kultur Etxeko Gaztelekuan.

  • Eremu soziala:

Dinamizazio zerbitzuak ate irekien jardunaldi bat egin zuen hirugarren solairuan egun ezberdinetan zehar dantzaldien, xakearen eta jostketa solidarioaren tailerrak erakusteko, eta bertaratutako pertsona guztiei parte hartzera gonbidatu zitzaien.

“Estrategia komunitarioak Getxon nahi ez den bakardadeari aurre egiteko”

17:00 Ate irekiera

17:30 Carmen Díazen aurkezpena eta sarrera. Getxoko Gizarte Kohesiorako Zinegotzia.

LEHEN ZATIA - ELKARTE-SAREA

17:40 BBK Invisible Soledad bideoaren proiekzioa

17:50 Elkarteen ahotsa - mahai-ingurua: moderatzailea, Carmen Diaz Gizarte Kohesiorako Zinegotzia.

  • Manuela Martin Lorenzo. Ibar Nagusien Etxea elkarteko lehendakaria
  • Juanjo Quiñones. Urtealaiak eta Sarekide elkarteko lehendakaria.
  • Iñaki Fernández. Ajane elkarteko lehendakaria eta Bakardadearen Kontrako elkarte nazionaleko zuzendaritza batzordeko kidea.
  • Mercedes Lejarza. Gizatiar elkarteko lehendakaria.
  • Iñaki Bustamante. Eurgetxo elkarteko presidenteordea.

BIGARREN ZATIA - ZAHARTZE AKTIBOA

18:40 Sail arteko lana nahi ez den bakardadeari aurre egiteko.- Kirol eta 60 urtetik gorakoentzako dinamizazio sailen aurkezpena.

  • Patricia Alkorta. Getxo Kirolak-eko kirol-teknikaria.
  • Irati Zubiaur. +60 Dinamizazio Zerbitzuko teknikaria.

HIRUGARREN ZATIA - LANA KOMUNITARIOA

19:00 Lana komunitarioa hiru dimentsioko ikuspegiarekin.- Eskuinaldeko Gurutze Gorriaren eta Getxo Zurekin proiektuaren aurkezpena.

  • Agustín Herrero. Eskuinaldeko Gurutze Gorriaren presidentea.
  • Naomi Hasson. Getxo Zurekin proiektuaren arduraduna.
  • Testigantzak.

19:30 Itxiera eta eskerrak. Carmen Díaz. Gizarte Kohesiorako Zinegotzia

- I. Belaunaldien arteko Jolas Jardunaldia

Zer da?: Belaunaldien arteko jolas-jardunaldia, +60 Dinamizazio Zerbitzuarekin lankidetzan.

Helburuak:

  • Getxon belaunaldien arteko espazioak sortzea, adin ezberdinetako getxotarren arteko loturak sustatzeko, komunitate kohesionatuagoa eta herritar guztientzako lortzeko.
  • Adineko pertsonek espazio publikoa modu aktiboan okupatzea.
  • Adin eta dibertsitate desberdinetako pertsonen arteko loturak sustatzea.
  • Adin-diskriminazioaren aurka egiteko eta adinekoen eta gazteen artean aurrez ezarritako estereotipoak murrizteko espazioak eta jarduera intergenerazionalak sustatzea.
  • Kalean topaguneak eta dibertsitatea ikusgai egitea.

Jarduerak:

Getxoko Xake eta Mahai-tenis Klubekin lankidetzan, lehiaketa informal bat egiten da, jendeak adina kontuan hartu gabe parte hartu eta goza dezan. Partidak intergenerazionalak izango dira, eta beti 60 urtetik gorako pertsona batek 60 urtetik beheitiko beste pertsona baten aurka lehiatuko dela bermatuko da.

Era berean, xake-taulak eta karta-jokoak egongo dira libre jokatu ahal izateko, baina txapelketetan bezala, partidak intergenerazionalak izatea bermatuko da. Partida horiek kudeatzeko, dinamizazio eta zahartze aktiboko tailerretan aktiboki parte hartzen duten adineko boluntarioak egongo dira.

Hartzaileak:

Herritar guztiek parte hartu ahal izango dute, eta plazen erdia 60 urtetik gorako pertsonentzat izango dela bermatuko da.

Entrada del Servicio de Envejecimiento Activo

Zahartze Aktiboaren Zerbitzua

Urgull kalea 4
48991 Algorta

Telefonoa: 94 466 01 36