Hegoaldeko herrialdeetako proiektuetarako Dirulaguntzak
Oinarriak, epeak, dokumentuak, memoria dirulaguntza justifikatzeko...
GARAPENERAKO LANKIDETZA ETA LAGUNTZA HUMANITARIORAKO EGITASMOEN DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
ZIOEN AZALPENA
Getxoko txirotutako herrialdeekiko elkartasunaren konpromisoa erakutsiz, 1992tik darama aurrekontuko partida bat lankidetza egitasmoak finantzatzera xedatzen eta, horretarako, gaian adituak diren nazioarteko eta estatuko erakunde desberdinetatik Herri Administrazioei egiten dizkieten gomendioei segitzen die.
Garapenerako lankidetzak, herrien arteko elkartasunaren adierazgarri, herrialderik behartsuenei lagundu nahi die, garapenaren bidean etengabe eta ingurune ekologikoarekin harmonian aurrera egin dezaten. Gure lankidetza egitarauan gero eta erakunde gehiagok parte hartzen dutenez, eta gero eta diru gehiago eskatzen zaigunez, garbi dago hasitako politikarekin segitu beharra dagoela, komunitaterik txiroenen beharrei erantzuteko. Horregatik atera da deialdi hau, hain zuzen, lankidetzarako, gizartea sentsibilizatzeko eta ekintza humanitarioko zer-nolako ekintzak finantzatu ahalko diren argitzeko, eta erakunde eskatzaileek zer baldintza bete behar duten eta laguntzak zelan eta zer irizpideren arabera emango diren zehazteko.
2015ean Nazio Batuek 2030 Agenda onartu zuen Garapen Iraunkorraren inguruan, aukera ezin hobea herrialdeek eta berain gizarteek guztion bizitza hobetzeko inori atzean utzi gabe. Agendak 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) ditu, berain barne txirotasuna ezabatzeko, klima aldaketari aurre egitea, hezkuntza, emakumeen berdintasuna, ingurugiroaren defentsa edo eta gure hirien diseinua dauelarik. Agenda berriak dakarren berritasuna da ez dela bakarrik herri txirotuetan gauzatu behar, baizik eta, munduko herrialde guztietan gauzatu behar dela.
Beraz, GIHak Garapen Lankidetzarako ezinbesteko erreferentzia dira, eta hori dela eta, diru laguntza deialdi honen ezinbesteko testuingurua.
Horregatik diru-laguntza deialdi honetan zehazten dira garapen lankidetzarako ekintzak eta ekintza humanitariokoak; eta, erakunde eskatzaileen betekizunak, prozedura eta laguntzak emateko irizpideak.
Laguntzak erakundearen helburu nagusia garapenerako lankidetza duten pertsona juridikoen bidez emango dira, hala nola, GGKEen, kongregazio erlijiosoen, fundazioen eta antzekoen bidez.
2026EKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
Eskaera egiteko epea:
I Titulua eta IIb: irailaren 1etik irailaren 20ra arte (biak barne)
IIa Titulua : irailaren 1tik abenduaren 1ra arte
Dokumentazioa
- Dirulaguntzen deialdia
- BAOn iragarkia
- I. eranskina: Dirulaguntza eskaera
- II. eranskina: Garapenerako proiektua
- IV. eranskina: Ekintza humanitariorako laguntza
- V. eranskina: Harretarako laguntza
- VII. eranskina: Proiektuen azken txostena
Dirulaguntzak eskatzeko behar den dokumentazio eta informazio guztia eskuragarri dago Izapideen Gidaren esteka honen bidez
Garapenerako Lankidetza
Urgull Kalea z/g 2.solairua
48991 Algorta
Teléfono: 944 66 00 17
Posta elektronikoa: lankidetza@getxo.eus
Instagram: @getxolankidetza








