Antzerkia, Emakumeak, Literatura eta poesia, Artea
Data: 2026/11/4 - 2026/11/4
Ordutegia: 18:30
Tokia: GURARI
Narratzailea: Mireia Delgado. Pedagogo feminista eta hezkidetzan aditua, idazlea eta istorioen kontalaria.
Batzen gaituzten hariak ikusezinak direla diote, eta, batzuetan, zaila dela haien neurria hartzea. Hala ere, bere indarra senti daiteke. Eta askotan, hain dira indartsuak, non haien gainean oreka mantentzeko gai garen.
Eta hariak apurtzean? Zeintzuk dira lotura horiek utzitako markak? Nolakoa da zaurien prozesua orban bihurtu aurretik? Non gordetzen da orratz egokia? Eta nola josi zauriak gero eta gutxiago josten duen gizarte honetan?
"Hariak, orratzak eta zauriak" ikuspegi feminista duten helduentzako ahozko narrazio ikuskizuna da, eta batzen gaituzten loturei, harremanek uzten dituzten zauriei eta horiek konpontzeko aukerei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Istorioz betetako bidaia bat da, orekari izan nahi duen elefante batekin hasten dena eta zauriak ondo josteko errezeta batekin amaitzen dena.