Hitzaldiak eta Solasaldiak, Emakumeak, Guztiak
Data: 2025/9/24 - 2025/9/24
Ordutegia: 18:00
Tokia: GURARI ETXEA
Hitzaldi honetan emakumeek gatazka armatuetan duten papera (ez bakarrik biktima gisa, baita erresistentzia-eragile gisa ere), giza eskubideen ikuspegidun kazetaritza eta istorioak errespetutik eta duintasunetik kontatzeko beharra izango dira mintzagai.
Ikusezin bihurtu diren indarkeriak dokumentatzeko moduari buruzko esperientziak partekatuko dira — esaterako, sexu-indarkeria gerra-arma gisa erabiltzea edo bake-prozesuetan emakumeak baztertzea —, eta kazetaritzak giza sufrimenduaren aurrean duen erantzukizunari buruzko gogoeta egingo da.