Data: 2025/2/13 - 2025/2/13
Ordutegia: 17:30
Tokia: Zabala eskolan, Algorta
Bi hizlari izango ditugu:
- IKASLE ETORRI BERRIEN HARRERA ETA EUSKARAREN IRAKASKUNTZARAKO BALIABIDEAK.
Nahikari Ayoren eskutik.
Hiru ikastetxeek dituzten harrera plana aztertu eta ezagutu ditu, galdera hauei erantzuteko nahaian:
• Irakasleek beharrezkoak diren baliabideak dituzte etorri berri diren ikasleei hizkuntzaren jabetza bermatzeko?
• Ikastetxeek ba al dituzte harrera planik, hizkuntzaren eta kulturartekotasunean oinarrituta ikasle berriei harrera egiteko?
- KULTURARTEKOTASUNA. LEKEITIOKO KULTURAK HARREMANETAN, EUSKARA ARDATZ.
Ander Goikoetxearen eskutik (https://youtu.be/CsUqUuQusXM).
Udaletik “Kulturartekotasunaren” proiektua ipini zuten martxan, beti ere euskara helburu jarrita.
Proiektu honetan zazpi eragile daude parte hartzen: Iturriotz Institutoa, Azkue Natura Ikastola, Herri Eskola, Musikaia Musika Eskola, Eskola Kirola, Haurreskola eta Andraetxea.
- Nori zuzendua: gurasoei, hezitzaileei eta hezkuntzan interesa duen edonori.
- Hizkuntza: Euskara. Gaztelaniazko aldi bereko itzulpena eskainiko da Telegram aplikazioaren bidez.
- Aforo mugatua, izena emateko hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.: labur.eus/HAZIBIDEAK2025
- Hitzaldia doan da eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina aldez aurretik eskatu behar da, formularioan adieraziz, sendigetxo@gmail helbidera idatziz edo 622 433 085 telefonora deituz.