Bizkaia, 1930. Denborale gogor baten ondorioz, barruan ikatz tonak zituen itsasontzi ingeles bat hondartuko da. Gauean zehar, Algortako herritarrak kostaldean pilatzen dira urre beltza berreskuratzeko. Sabas Jaureguik zorte-kolpe bat bezala ikusten du; Josefak, bere emazteak, zantzu txar bat bezala. Bere erreguei jaramonik egin gabe, Sabasek ekaitzera eramaten ditu seme-alabak. Familiak pentsaezina dena egingo du negutik salba ditzakeen ikatza babesteko... edo betiko kondenatzeko.