Musika
Data: 2026/11/27 - 2026/11/27
Ordutegia: 20:00
Tokia: Muxikebarri
Azaroaren 29ko hauteskunde orokorrak direla eta, azaroaren 27, 28 eta 29ko programazioan aldaketak izango dira, Muxikebarri eta Romo Kultur Etxea hauteslekuak baitira. Horiek horrela, Anonimak taldearen kontzertua (hilak 27, ostirala) bertan behera geratuko da. Getxo Kultura ikuskizuna datorren urtean berriro programatzen saiatuko da. Sarrerak: Bertan behera geratu diren ikuskizunetako sarreren itzulketa urriaren 8an hasiko da. Online erositako sarreren kasuan, itzulketa automatikoki egingo da. Getxo Kulturaren salmenta-puntu fisikoetan egindako erosketen kasuan, Muxikebarriko leihatilara joan beharko da itzulketa eskatzeko. Virginia Woolfen hitzetan («Ausartuko nintzateke esatera izenik gabe hainbeste poema idatzi zituen Anonimo hura emakumea izan zela askotan»), Anonimak Balmasedako sei emakumek osatutako musika- eta arte-kolektiboa da. Historian zehar isilarazitako emakume askoren talentua eta ahotsa aldarrikatzen ditu, emakumeen sorkuntza, memoria partekatua eta musikak adierazpenerako zein eraldaketarako tresna gisa duen indarra ospatzen dituen ikuskizun baten bidez.