Hasiera  Zer egin  Bizkaia zubititik Portu Zaharreraino taxiz

Bizkaia zubititik Portu Zaharreraino taxiz

del puente de bizkaia al puerto viejo

Taxi ibilbide honetan zehar aurkituko dituzu Bizkaia Zubitik Portu Zaharreraino dauden Getxoko baliabiderik ospetsuenak.

Ibilbidea Bizkaia Zubian hasten da: Gizateriaren Ondarea izendatua 2006. urtean, munduko zubi transbordadorerik zaharrena da eta Bizkaiko historiarik berrienaren zuzeneko lekukoa. UNESCOren ustez, "sormen-adierazpen aparta da, funtzionaltasuna eta edertasuna ederki uztartzen dituena".

Ibilbidea ondoko toki interesgarri hauetatik pasatzen da: Meseedatako Eliza, Real Club Marítimo del Abra - Real Sporting Club, Itxasbegi Jauregia, Valdés Jauregia, Ondategi, Eguzki Alde, Atxekolandetako Etxeak, Itsasoan galdutakoen Etxea, Punta Begoña eta Ereaga hondartza.

Eta Portu Zaharrean amaitzen da: xarma, historia eta tradizio handia duen tokia, urteetan itsasoari lotuta bizi izan direnen tokia, eta gaur egun lagunekin zerbait edan, jan eta berba egiteko tokia. Han paseatu ahal izango zara arrantza portu zahar honetako kale egitura xelebrean barrena, eta ibilbide hasierako lekura itzultzeko, joan metro geltoki hurbilenera edo Algortako taxi geltokira.

PREZIOA (2022):

27 € taxia (Gehienez 4 pertsona)                                              Erreserba online

LEKUA:

Taxi geltokia. Areeta - Bizkaia Zubia.

Logo Metro Bilbao

Areetako metroa

DATAK:

Urte osoan.

IRAUPENA:

20 minutu.

HIZKUNTZA:

Gaztelania / Euskara / Ingelesa / Frantsesa.

IRISGARRIA:

Aldez aurretiko erreserba.

ANTOLATZAILEAK:

BIZKAITAXI: +34 94 491 53 53 www.bizkaitaxi.eus

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: