Zer egin
Bisitatu Bizkaia Zubia
Bisitatu Bizkaia Zubia

Bizkaia Zubia, Zubi Esekia izenaz ezaguna, Industri Aroko elementurik nabarmenena da eta Euskadiko ikurrik ezagunenetakoa. Haren funtzio nagusia da Nerbioi itsasadarraren bi aldeak, Portugalete eta Getxo lotzea.
Alberto Palaciok egin zuen eta Fernando Arnodinen gaitasun teknikoa izan zuen lagun.
Gizadiaren Ondarea izendatua 2006ko uztailaren 13an, munduko zubi transbordadorerik zaharrena da eta Bizkaiaren historiarik berrienaren zuzeneko lekukoa. UNESCOren ustez, "sormen-adierazpen aparta da, funtzionaltasuna eta edertasuna ederki uztartzen dituena".
Hemen dituzu ibaia zeharkatzeko 3 aukera:
- OINEZKOENTZAKO PASABIDEA
- ONTZITXOA
- TXALUPA
PREZIOAK (2026):
Pasabidea: 11€
Audiogida: 3€ (Gaztelania / Euskara / Ingelesa / Frantsesa)
Ontzitxoa: 0,60€ pertsonako / 1,80€ autoa (zilindradaren arabera)
OINEZKOENTZAKO PASABIDEA
Igo oinezkoentzako pasabidera igogailu panoramikoaz (50 m-ko altueran) eta ikuspegi izugarriez gozatzeko aukera izango duzu: Nerbioi ibaiaren bokale osoa, Bilboko portua, alboko mendiak, Portugalete eta Getxo. *Inongo xehetasunik galdu nahi ez baduzu, kontratatu audiogida-zerbitzua.
ORDUTEGIA:
Getxoko igogailua: egunero irekita 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Getxoko denda: egunero zabalik 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
ONTZITXOA
Gurutzatu Zubia ontzitxoan; ontzitxoa 36 gurpileko gurdi batetik zintzilikatuta dago, 25 metroko luzera du eta bide horizontalean zehar mugitzen da. Gaur egungoa, bosgarrena dena, 1998koa da.
ORDUTEGIA:
![]() |
Areeta metroa |
ANTOLATZAILEA:
El transbordador de Vizcaya, S.L. (+34) 944 801 012 www.puente-colgante.com
Deskargatu:
- TXALUPAK
Bizkaia Zubiaren lekukoak izan dira Nerbioi itsasadarra (Getxo / Portugalete) gurutzatzen duten gasolinoak. 1900. urtean bazeuden 14 pertsonarentzako arraun-boteak. Prezioa: 0.50€
ORDUTEGIAK:
- Astelehenetik ostiralera: 05:45 - 22:10
- Larunbatetan: 08:00 - 22:10
- Igande eta jai egunetan: 10:00 - 22:10
ANTOLATZAILEA:
AGRUPACIÓN DE BOTEROS DE PORTUGALETE (+34) 944 964 703 http://www.turismoriabilbao.com/









