

Itsasoz
Kirol-portua, 43º 20' 48''N, 3º 01' 42'' W koordenatuetan dagoena, Getxoko atrakalekua da. Abra-Getxo Kirol Portua Euskal Kostaldeko handiena eta aisiarako eta luzera ertaineko ontzientzako ekipamendurik onena duena da. Merkataritzako, aisiako instalazioak, diskotekak eta Aquariuma ditu.
Bertako instalazio modernoak eta eskaintza gastronomiko handia direla eta, mundu osoko itsas bidaiarien eta nabigatzaileen interesgune bilakatu da, Kantauriko kostaldean atrakaleku nabarmena.
Bertako instalazio moderno guztiei buruzko informazioa duzu gure webean
Getxoko portuak 800 amarradura inguru ditu, hainbat motatakoak, horietara sartzeko segurtasun-neurriak dauzkaten istingadiekin. Aparkaleku-eremua du, egonaldi mugatuetarako.
Ontziak atrakatzeko, inprimaki honen bidez jar zaitezke harremanetan eta eskatu iragaitzazko amarradura; horretarako, harremanetarako datuak, egunak eta ontzi-mota eta -klasea zehaztu beharko dituzu: http://www.getxokaia.com/amarres/amarresttransito