Logo Ayuntamiento Getxo Turismo

Euskara
  • Castellano
  • Euskara
  • English
  • Français
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Newsletter
getxo.eus
Entzun
  • EZAGUTU GETXO

    Getxo, paregabeko bisita

    • Ongi etorri Getxora
    • Nola heldu Getxora
    • Getxoko Turismo Bulegoa
    • Mapak eta gida turistikoak
    • Non lo egin
    • Non jan
    • Getxoko Historia
    • Inguruak bisitatzen
    • Souvenirs
    • Mapa interaktiboa
    • Getxo zure txakurrarekin
    • Zein iritzi dute Getxori buruz?
    Gomendatzen dizuegu:Non lo egin Non jan
    Itzuli hasiera-orrira:
  • ZER IKUSI

    Ez galdu Getxoko Top 5ak- Ezagutu gu bisitatzen gaituztenak erakartzen dituzten leku turistikoak!

    Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
    Bizkaia Zubia
    Algortako Portu Zaharra
    Getxoko Kirol Portua
    Itsaslabarratik ibilbidea
  • ZER EGIN
    Berria!
    Zure egonaldia paregabea izan dadin eta disfruta dezazun, Getxon hainbat jarduera, ibilbide eta esperientzia antolatu ditugu. EGIN ERRESERBA ONLINE, erosotasun osoz!
    Flysch Bizkaia
    Getxoko kostako jarduerak
    Getxo Monumentala eta Kulturala
    Getxo aktiboa
    Getxo gastronomikoa
    Turismo familarra
    Erosketak Getxon
  • KRUZEROAK
    Bilboko Portuko kruzeroaetara iristeko edo gune horretatik irteerak egiteko beharrezko informazioa guztia eskaintzen dizugu.
    Bilboko Portua
    Nola heldu eta aparkalekua
    Informazio baliagarria
    Getxo Taxi Tour 1 ordu
    Egun erdi Getxon
    Taxi zerbitzu bereziak
  • ESKAINTZA BEREZIAK

    Ezagutu Getxora egingo duzun bidaian lor ditzakezun promozio eta deskontu guztiak.

    Getxohotel Promozioa
    BBCard deskontuen txartelaBBCard deskontuen txartela
  • TALDEAK
    Behar duzun informazio guztia eskaintzen dizugu taldean eta zure neurrira bidaia antolatzeko, baita enpresentzako zerbitzu pertsonalizatua ere ekitaldiak eta kongresuak antolatzeko
    Taldeentzako Esperientziak
    Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
    Enpresak hartzaileagoa
  • Agenda
    Hurrengo ekitaldiak:
    Galdu ezin ditzakezun ekitaldiak Getxon:
    Getxophoto
    Getxoko Komiki Azoka
    GetxoJazz
    Herri-jaiak Getxon
    Agenda: Ikusi agenda osoa
Hasiera  EZAGUTU GETXO  Donostia

Donostia

Bilbotik ordubete eta 15 minutura eta Getxotik ordu eta erdira Donostia da Gipuzkoa lurralde historikoko hiriburua. Bere ingurune naturalengatik, plazengatik eta monumentu historikoengatik nabarmentzen da.

Zer ikusi Donostian?

 

Donostiako Kontxako hondartza

Kontxako hondartza Donostiako erdigunean dago, Igeldo eta Urgull mendien artean, eta Gipuzkoako hiriburua irudikatzen duen ikonoa da.

Kontxako pasealeku dotore eta hiritarrean zehar ibiltzea, inguru hori identifikatzen duten farola eta baranda bitxien ondoan, Kontxako Badiaren eta Santa Klara uhartearen ikuspegi ezin hobeez gozatzeko aukera paregabea da.

 

Santa Klara uhartea

Santa Klara uhartea Kontxako Badiaren erdi-erdian dago, eta bertara urteko edozein garaitan joan daiteke.

Itsasbehera dagoenean hondartza txiki bat dauka eta bertan dagoen txiringitotik hiriaren ikuspegi osoa ikus daiteke.

 

Ondarretako hondartza

Kontxako hondartzaren mendebaldean kokatuta Ondarretako hondartza Donostiako hondartzarik lasaienetako bat da, hiriko hondartzarik ezezagunena baita. Familiak maiz joaten dira hondartza honetara, eta haurrentzako parke bat dago hondarrean.

Kontxako Badiarako ikuspegia du, eta Igeldo mendirako pasealekuaren eta Ondarretako lorategien ondoan dago, kolorez betetzen duten lorez apainduta daudenak. Landareen artean, bi eskultura daude:

  • Maria Kristina erreginaren estatua. Maria Cristina erregina, hiriko ohorezko alkatesa, funtsezkoa izan zen Donostia turismo-helmuga arrakastatsua izateko. Izan ere, hirian uda igarotzen zuenean Belle Époqueko eraikin dotoreak eraikitzea sustatu zuen. Horri esker, hiriak gaur egun eremu erromantikoa aparta du.
  • Zeharki. Hiru zilindroz osatutako hormigoizko eskultura da. Menhir modernoaren itxura du, eta lehen saria jaso zuen Donostiako Eskultura Bienalean, laurogeiko hamarkadaren hasieran.


Haizearen orrazia

Ondarretako hondartzako pasealekuaren amaieran Haizearen Orrazia dago. Eduardo Txillida eskultorearen obra ezagunenetako bat da, eta harkaitzei itsatsitako altzairuzko hiru figuraz osatuta dago.

Eskulturaren egilea panorama artistikoa iraultzea lortu zuen artegileetako bat izan zen, arte moduen berritzea bilatuz. Bere obraren zati handi bat Chillida Lekun dago, bere horretan artelan handi bat bezala egindako museoa.

Zoruak barne-hodien sistema bat du, eta, mareak biziak direnean, ura hodien bidez oso indartsu ateratzen da lainoztatuta.

Olatu gogorrak daudenean, segurtasun kontuengatik, Igeldo mendian egotea gomendatzen da, itsasoaren eta olatuen ikuskizuna behatzeko.

 

Igeldo mendia

Kontxako Badiari hasiera ematen dion enklabea da Igeldo mendia. Altuerara iristeko bitartekorik ohikoena funikularra da, 100 urte baino gehiago dituena, eta horrek Euskadiko zaharrena bihurtzen du. Bere egurrezko estetika bereziak Belle Époquera atzera egitea eragiten du.

Igeldo mendiaren tontorrean, Atrakzioen Parkea dago, 1912. urtekoa. Gaur egun, bere ohiko atrakzioak mantentzen dira, Suitzako mendia, izuaren etxea eta karrusela kasu.

Begiratokiaren eta Kontxako Badiaren ondoan, El Torreón dago. Antzinako egurrezko itsasargia da eta bertan donostiarren kultura eta bizimoduari buruzko erakusketa bat dago.

 

Urgull mendia

Kontxako hondartzaren ekialdean Urgull mendia Kontxako Badia eta hiria bete-betean ikusteko beste gune bat da.

Duela urte asko plaza militarra izan zen Donostia eta Urgull mendia hiriburuko gotorlekuak behatzeko eta babesteko leku estrategikoa zen. Horregatik, oraindik arrastoak ikus daitezke, antzina hiria babestu zuen harresiaren zati bat bezala.

 

Jesusen Bihotza

Jesusen Bihotzaren eskultura, 12 metrotik gorakoa, Urgull mendiaren goialdean dago. 1950. urtean eraiki zuten  eta Donostiako ikurretako bat bihurtu da.

 

Motako gaztelua

Jesusen Bihotza, XII. mendean eraikitako Motako Gazteluaren gainean dago. Gaur egun, garai hartako harresien aztarnak ikus daitezke, baita herria babesten zuten kanoiak ere.

Barruan, Urgulleko Historiaren Etxea dago, historian zehar Donostiako biztanleen ezaugarriak erakusten dituen museoa.

 

Donostiako alde zaharra

Urgull mendiaren azpian, Kontxako Badiak eta Urumea ibaiak mugatuta, Donostiako Alde Zaharra da hiriko lekurik jendetsuena. Bertako kaleak jatetxez, pintxo tabernaz eta lokal komertzialez beteta daude.

1813ko abuztuaren 31n, Independentzia Gerran, Donostiako Alde Zaharra erre eta suntsitu zuten. 1863 arte harresitua zegoen. Urte horretan harresia eraitsi zen egungo zabalgune bihurtzeko.

Konstituzio Plaza

Konstituzio Plaza Donostiako Alde Zaharreko erdigunean dago. Aurretik udaletxea zegoen lekua zen, gaur egun liburutegi nagusi bihurtua.

Bere historian zehar, gaur arte, donostiarren topagune nagusietako bat izan da eta da eta bertan ospatzen dira herriko jaiak.

 

San Telmo Museoa

San Telmo Museoa Euskadiko zaharrena da, 1902an inauguratu baitzuten. Galeria izan aurretik, XVI. mendean, komentu domingotarra izan zen.

Aldi baterako erakusketez gain, euskal gizartearen erronkei, museoaren beraren historiari eta Euskadiren garapenean eragin zuten mugarri garrantzitsuenei buruzko erakusketa iraunkorrak daude ikusgai. Euskal aro modernistari eta XV. mendetik XIX. mendera bitarteko bilduma historikoei buruzko erakusketa ere bada. 

San Bizente eliza

San Bizente eliza Donostiako tenplurik zaharrena da. Euskal gotiko estilokoa da eta XVI. mendearen hasieran eraiki zuten.

Barruan dagoen lanik adierazgarriena presbiterioko erretaula da, Ambrosio de Bengoechearena.

Koruko Andre Mariaren Basilika

Koruko Andre Mariaren Basilika 1743 eta 1774 urteen artean eraiki zen, eliza erromaniko baten gainean.

Barroko estilokoa izan arren, elementu gotikoak, txurrigereskoak eta neoklasikoak ditu. Erretaula nagusia Gipuzkoako hiriburuko zaindariari eskainita dago, Koruko Ama Birjinari.

 

Zurriolako hondartza

Kontxako Badiaren ekialdean, Gros auzoaren ondoan, Zurriola hondartza dago. Bere hondar fin eta urreztatuarekin eta olatu handiekin, Donostiako hondartzarik gazteena eta surfa egiteko onena da.

 

Tabakalera

Tabakaleraren izena 2013. urtera arte tabako fabrika izan zelako da. Gaur egun, Kultura Garaikideko Zentroa da, produkzio-zentro gisa funtzionatzen duena, eta hainbat kultura-arlori buruzko jarduera-programazio zabala eskaintzen dio publikoari.

 

 

Donostiak eta Getxok faktore erkide asko dituzte, besteak beste, hondartzen edertasuna eta euskal gastronomiarekiko grina. Donostiara transfer zerbitzuari esker bi ordutan iritsi ahal izango zara Gipuzkoako hiriburura Getxotik.

 

Kontsultatu ibilbide guztiak!

 

Informazio gehiago

Joan Donostiako turismo bulego webgunera


Hau ere zure interesekoa izan daiteke:

Zubi esekia, Gizadiaren ondarea
Mapak eta gida turistikoak
Inguruan bisitariak
Getxo kosta

EZAGUTU GETXO

  • Ongi etorri Getxora
  • Nola heldu Getxora
  • Getxoko Turismo Bulegoa
  • Mapak eta gida turistikoak
  • Non lo egin
  • Non jan
  • Getxoko Historia
  • Inguruan bisitariak
  • Souvenirs
  • Mapa interaktiboa
  • Getxo zure txakurrarekin
  • Zein iritzi dute Getxori buruz?

ZER IKUSI

  • Bizkaia Zubia
  • Algortako Portu Zaharra
  • Getxoko kirol Portua
  • Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
  • Itsaslabarratik ibilbidea

ZER EGIN

  • Getxoko kostako jarduerak
  • Getxo Monumentala eta Kulturala
  • Getxo aktiboa
  • Getxo gastronomikoa
  • Turismo familarra
  • Erosketak Getxon

KRUZEROAK

  • Bilboko Portua
  • Nola heldu eta aparkalekua
  • Informazio baliagarria
  • Getxo Taxi Tour 1 ordu
  • Egun erdi Getxon
  • Taxi zerbitzu bereziak

ESKAINTZA BEREZIAK

  • Getxohotel Promozioa
  • BBCard deskontuen txartela

TALDEAK

  • Taldeentzako Esperientziak
  • Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
  • Enpresak hartzaileagoa

AGENDA

(+34)94 491 08 00 Ereaga hondartza z/g | 48992 Getxo | Turismo Bulegoaturismo@getxo.eus
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Newsletter
Getxo Turismo Euskadi Basque Country Gobierno Vasco Turismo Diputación Foral de Bizkaia
Ohar legala

© 2023 Getxoko Udala/ Ayuntamiento de Getxo