Hasiera  ZER IKUSI  Miren Larrea – Getxoko Portu Zaharretik San Nikolas plazarainoko ibilbidea

Ruta deapie Miren Larrea

Getxoko Liburutegiek utzitako argazkia.

Benetakoa. Liluragarria. Alaia. Hiru adjektibo hauek Portu Zaharraren arima jasotzen dute. Bisitatzen dutenek beti onartzen dute portu-giroko esparru polit honek kale aldapatsuetan sartzen diren guztiak maitemintzen dituela.

Ibilbideak Portu Zaharreko jendeak beti itsasoarekin izan duen harremana gogorazten digu, arrantza-portu moduan izan duen jarduera eta nola pertsonek komunitatea egiten duten eta denbora gorabehera udalerrian tradizio handikoa den txoko honen nortasuna mantentzeko borrokatu direla.

Miren Larreak bere haurtzaroa gogoratzen zuenean poztasunez egiten zuen. Urte haietan kale hauek umez beterik egoten ziren. Gaur toki horiek Mirenen ikuspegi abegitsuarekin zeharkatuko ditugu. Portu Zaharra ezagutzeko paseoa, bertako etxe eta loreen artekoa... San Nikolas plazaraino, arrantzaleen herri txiki honen zabalkuntza den eta izen bera duen elizaren ondoan dagoena

Jakin ezazu ibilbidearen ondoan dauden terrazetan esertzea benetako gozamena dela; eta magurio, pintxo edo raba batzuk eskatzen baditugu? Eta kalimotxo bat...?

MIREN LARREA (1922-2014)

Santurtzin jaio zen arren Miren Larrea Aguirreren bihotza beti izan zen Portu Zaharrekoa, bertan bizi eta hil zelako. Zierbenarra zen José Larrea del Hoyoren eta arraina Erandion saltzen zuen Portu Zaharreko Josefa Aguirre Echevarríaren alaba zen.

Miren zortzi seme-alaben arteko zazpigarrena izan zen eta horiekin guztiekin batera hiru urte egin zituen erbestean Donibane Garazin (Iparraldean). Urte batzuk beranduago neskame egon zen Zugatzarte erorbideko etxe baten, 1951. urtean Bernardo Aguiriano Gurruchagarekin, hau ere Portu Zaharrekoa, ezkondu arte.

Arlo asko jorratu zituen emakumea izan zen, irribarre kutsakorrekoa, bere auzokideen bizitza hobetzeko lan egin zuena, betiere Getxoko txoko txiki honen adierazgarriak diren izaera lagunkoia eta ospakizunekoa iraunkortuz.

Bere olerki eta argazkien bidez ibilbide honen protagonistak Getxoko tokiak islatu ditu eta, bereziki, Portu Zaharreko jendea.

2013an “Miren Larrea, Alma del Puerto" bere liburua argitaratu zen. Argazkilari autodidakta moduan sari asko irabazi zituen. Hori ez ezik, urte askotan zehar bere auzoko bizitza eta jendeak erretratatu zituen eta Portu Zaharraren iturri dokumental aparta eratu zuen.

Ibilbideko mugarriren batek oroitzapen batera lekualdatu zaitu?

Agian arkitektura bat izan da, paisaia bat, edo zure interesa eragin duen irudi bat…

Konpartitu ezazu zure #Getxodeapie esperientzia sare sozialetan.

Deskargatu:

Ibilbide osoa.

Gehiago jakin nahi duzu?:

Gogorarazten dizugu badituzula beste 13 ibilbide udalerrian; hurbilen daudenak hauek dira: