Zer egin
PRODUKTU TIPIKOEN DASTAKETA BELAONTZIAN
PRODUKTU TIPIKOEN DASTAKETA BELAONTZIAN

Dastaketa belaontzian Bilboko itsasadarrean
Ezagutu ezazu nabigatzeak ematen duen sentsazioa eta dastatu gastronomia tradizionala, dena esperientzia berean. Inguruan egindako txakolin goxoren bat irekiko dugu eta Arabako Errioxako ardoren bat ere eskainiko dizuegu, gatzetan jarritako Bermeoko antxoa samur batzuekin batera edateko, baita pikillo piper batzuekin ere. Bestalde, euskaldun peto-peto baten ontzian ez dira faltako hegaluzea eta Idiazabal gazta, gure inguruko intxaur batzuez lagunduta. Gainera, tokiko gure gastronomia aparta osatzen duten beste zenbait sorpresa ere izango dituzu zain.
Postrearen ostean kafea ere hartuko dugu; eta, nahi izanez gero, gure basaran-likore ospetsua, patxarana, edateko aukera egongo da. Ordurako itsasadarrean behera egina izango dugu eta Getxoko Kirol Portuan lehorreratuko gara, udalerriaz gozatzen jarrai dezazun.
PREZIOA (2026):
114 €tik gora pertsonako
LEKUA:
RCMA-RSC
![]() |
Metro Areeta |
DATAK:
Urte osoan zehar
ORDUTEGIA:
10:00 - 14:00
BARNE:
-
Erregaia, patroi-gidaria, atrakeak, asegurua, garbiketa eta zergak, eta dastaketarako janaria.
BESTELAKOAK:
Aldez aurretiko erreserba egin behar da eta gutxieneko 6 pertsonako taldea
EZ AHAZTU:
Eraman gomazko oinetakoak (beltzak ez), eguzkitarako krema eta hotzerako arropa.
ANTOLATZAILEAK:
- Marmitako Sailing: Tel. (+34)688722676 www.marmitakosailing.com










