Logo Ayuntamiento Getxo Turismo

Euskara
  • Castellano
  • Euskara
  • English
  • Français
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Newsletter
getxo.eus
Entzun
  • EZAGUTU GETXO

    Getxo, paregabeko bisita

    • Ongi etorri Getxora
    • Getxo Helmuga segurua
    • Nola heldu Getxora
    • Getxoko Turismo Bulegoa
    • Mapak eta gida turistikoak
    • Non lo egin
    • Non jan
    • Getxoko Historia
    • Inguruak bisitatzen
    • Souvenirs
    • Mapa interaktiboa
    • Getxo zure txakurrarekin
    • Zein iritzi dute Getxori buruz?
    Gomendatzen dizuegu:Non lo egin Non jan
    Itzuli hasiera-orrira:
  • ZER IKUSI

    Ez galdu Getxoko Top 5ak- Ezagutu gu bisitatzen gaituztenak erakartzen dituzten leku turistikoak!

    Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
    Bizkaia Zubia
    Algortako Portu Zaharra
    Getxoko Kirol Portua
    Itsaslabarratik ibilbidea
  • ZER EGIN
    Berria!
    Zure egonaldia paregabea izan dadin eta disfruta dezazun, Getxon hainbat jarduera, ibilbide eta esperientzia antolatu ditugu. EGIN ERRESERBA ONLINE, erosotasun osoz!
    Flysch Bizkaia
    Getxoko kostako jarduerak
    Getxo Monumentala eta Kulturala
    Getxo aktiboa
    Getxo gastronomikoa
    Turismo familarra
    Erosketak Getxon
  • KRUZEROAK
    Bilboko Portuko kruzeroaetara iristeko edo gune horretatik irteerak egiteko beharrezko informazioa guztia eskaintzen dizugu.
    Bilboko Portua
    Nola heldu eta aparkalekua
    Informazio baliagarria
    Getxo Taxi Tour 1 ordu
    Egun erdi Getxon
    Taxi zerbitzu bereziak
  • ESKAINTZA BEREZIAK

    Ezagutu Getxora egingo duzun bidaian lor ditzakezun promozio eta deskontu guztiak.

    Getxohotel Promozioa
    BBCard deskontuen txartelaBBCard deskontuen txartela
    Getxo bono 2023Getxo bono 2023
    Getxo bono 2023Getxo bono 2023
  • TALDEAK
    Behar duzun informazio guztia eskaintzen dizugu taldean eta zure neurrira bidaia antolatzeko, baita enpresentzako zerbitzu pertsonalizatua ere ekitaldiak eta kongresuak antolatzeko
    Taldeentzako Esperientziak
    Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
    Enpresak hartzaileagoa
  • Agenda
    Hurrengo ekitaldiak:
    Galdu ezin ditzakezun ekitaldiak Getxon:
    Getxophoto
    Getxoko Komiki Azoka
    GetxoJazz
    Herri-jaiak Getxon
    Agenda: Ikusi agenda osoa
Hasiera  EZAGUTU GETXO  Gorbeiako Parke Naturala

Gorbeiako Parke Naturala

bermeo

Gorbeiako Parke Naturala Euskadiko mendigune nagusia da, Getxotik 50 minutura eta Bilbotik 40 minutura dago autoz. 500 kilometro koadroko espazioa du, gutxi gorabehera, eta erabateko biodibertsitateaz goza daiteke: basoak, ardien larre guneak, hezeguneak, kobazuloak, ur-jauziak, eta abar.

Enklabe hau euskal mitologiako kondaira ugariren jatorria da. Adibidez, Itxinako Biotopo Babestuan dagoen Supelegor kobazuloa lamien eta Mariren (Euskadiko izaki mitologikoak) etxeetako bat da. Lurralde hau Parke Natural honen bihotz edo gunetzat hartzen da. Ohikoena "Atxalur begitik" barneratzea da eta, ondoren, Orozko haranaz gozatzea, paisaiaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen duen begiratoki natural batetik.

Parkearen hego-mendebaldeko zatiaren mugan kokatua, bertako beste leku adierazgarrienetako bat dago: Goiuriko ur-jauzia. 100 metro baino gehiagoko ur-jauzia da, eta bertako kondaira ospetsuenetako bat gordetzen du. Mitologiaren arabera lamia batek Urjauzi izeneko inguruko artzain bat gaur egun antzeman daitekeen ur-jauzi bihurtu zuen, bere ispilu magikoa lapurtu ziolako. Bere ondoan, begiratoki bat dago, ur erorketa ikusteko leku aparta.

Espazio honek askotariko jarduera motak ditu, abenturarekin, naturarekin eta kirolekin lotuta daudenak, eta baita erlaxatzekoak ere.

Baina mendirako grina duen pertsona ororen helmuga nagusia Gorbeia mendia da.

Gorbeia mendia

1482 metroko garaierarekin Gorbeia mendia Bizkaiko garaiena da, eta Euskadiko adierazgarrienetako bat. Bizkaiko historiaren atala da, garai batean Lurralde honetako Batzar Nagusiak deitzen ziren bost mendietako bat delako.

Bere tontorrean Gorbeiako Gurutzea dago, 17 metroko altuera duen monumentua. Tontor horretatik, Bizkaiko punturik garaienetik, Aizkorri eta Anboto mendien bista apartak daude.

cruz gorbeia

Ibilbideak

Tradizionalena Pagomakurretik mendiaren tontorreraino abiatzen dena den arren, Gorbeiako Parke Naturalak distantzia desberdinetako ibilbideak ditu oinez, bizikletaz edo autoz ibiltzeko.

Oinez

Naturgune honek luzera ezberdineko bideak ditu oinez ibiltzeko. Ura eta erreken inguruan igarotzen direlako bereizten dira, ibaiak eta urtegiak zeharkatuz.

Horien artean Telleriako bidea egin daiteke, Urrunagako urtegiko pasealekua, Urkabustaiz (Lamioxin aintziratik eta Goiuriko ur-jauzitik igarota), Arratzutik Ubarrundiara arteko bidea, Urbinako talaiara iritsita Uribarri-Ganboako urtegiaren ikuspegi zabala ikusiz.

Bizikletaz

Bizikletaz ibiltzeko ibilbide asko daude, baina bada bat berezia dena Gorbeiako Parke Naturaleko erakargarritasun ezberdinez gozatzeko aukera ematen duelako.

Bide hori bi zatitan banatuta dago:

  • Baias ibaiaren ondoko pasealekua. Bide lasaigarri hori Gorbeia mendiaren oinetaraino iristen da, putzuetatik igaro eta zubiak zeharkatuz, ingurune naturalaz gozatuz.

  • Altubeko pagadiaren bidez. 10 kilometroko luzera duen bigarren zati horrek zailtasun handiagoa du, malda handiak dituelako.

Kotxez

Gorbeiako Parke Naturalak funtsezko bost puntu ditu, autoz irits daitezkeenak:

  • Orozko. Gaztandegi bat eta marmelada eta ogi autoktonoa ekoizten dituen enpresa bat ditu.

  • Goiuriko ur-jauzia. 100 metro baino gehiagoko ur-jauziak espazio horretako kokagune harrigarrienetako bat bihurtzen du.

  • Murgia. Leku horretan Eztiaren Museoa dago, parkean eztia nola egiten den erakusten duena.

  • Oroko Santutegia. Puntu garaietako batean dago eta parkearen ikuspegi panoramikoa eskaintzen du, eta horrek azaltzen du zergatik Burdin Aroan jendea bizi zen bertan.

  • Parketxea Sarria. Hemen dago Parkeko Interpretazio Zentroa, eta bertan aurki daiteke parkeari buruzko informazio guztia.

parque natural gorbea

Nola iritsi

Getxotik Gorbeiako Parke Naturalera iristeko biderik azkarrena N640 errepidea da, Areatza helmuga izanik. Bertatik erraz iristen da Pagomakurreraino, gune natural honetan ibilbideak hasteko lekurik arruntena dena.

Gorbeiako Parke Naturala bezala, natura gozatzeko leku aproposa da Getxo, bertako hondartza, itsaslabar eta faunari esker.

Informazio gehiago

Gorbeia helmuga turistikoa

Hau ere zure interesekoa izan daiteke:

Mapak eta gida turistikoak
Ibilbide bat itsaslabarretatik: Galea eta Aixerrota
Inguruan bisitariak

EZAGUTU GETXO

  • Ongi etorri Getxora
  • Getxo Helmuga segurua
  • Nola heldu Getxora
  • Getxoko Turismo Bulegoa
  • Mapak eta gida turistikoak
  • Non lo egin
  • Non jan
  • Getxoko Historia
  • Inguruan bisitariak
  • Souvenirs
  • Mapa interaktiboa
  • Getxo zure txakurrarekin
  • Zein iritzi dute Getxori buruz?

ZER IKUSI

  • Bizkaia Zubia
  • Algortako Portu Zaharra
  • Getxoko kirol Portua
  • Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
  • Itsaslabarratik ibilbidea

ZER EGIN

  • Getxoko kostako jarduerak
  • Getxo Monumentala eta Kulturala
  • Getxo aktiboa
  • Getxo gastronomikoa
  • Turismo familarra
  • Erosketak Getxon

KRUZEROAK

  • Bilboko Portua
  • Nola heldu eta aparkalekua
  • Informazio baliagarria
  • Getxo Taxi Tour 1 ordu
  • Egun erdi Getxon
  • Taxi zerbitzu bereziak

ESKAINTZA BEREZIAK

  • Getxohotel Promozioa
  • BBCard deskontuen txartela

TALDEAK

  • Taldeentzako Esperientziak
  • Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
  • Enpresak hartzaileagoa

AGENDA

(+34)94 491 08 00 Ereaga hondartza z/g | 48992 Getxo | Turismo Bulegoaturismo@getxo.eus
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Newsletter
Getxo Turismo Euskadi Basque Country Gobierno Vasco Turismo Diputación Foral de Bizkaia
Ohar legala

© 2023 Getxoko Udala/ Ayuntamiento de Getxo