Logo Ayuntamiento Getxo Turismo

Euskara
  • Castellano
  • Euskara
  • English
  • Français
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Tiktok
Linkedin
Google maps
Newsletter
getxo.eus
Entzun
  • EZAGUTU GETXO

    Getxo, paregabeko bisita

    • Ongi etorri Getxora
    • Nola heldu Getxora
    • Getxoko Turismo Bulegoa
    • Mapak eta gida turistikoak
    • Non lo egin
    • Non jan
    • Getxoko Historia
    • Inguruak bisitatzen
    • Souvenirs
    • Mapa interaktiboa
    • Getxo zure txakurrarekin
    • Getxo pantaila handian
    • Zein iritzi dute Getxori buruz?
    Gomendatzen dizuegu:Non lo egin Non jan
    Itzuli hasiera-orrira:
  • ZER IKUSI

    Ez galdu Getxoko Top 5ak- Ezagutu gu bisitatzen gaituztenak erakartzen dituzten leku turistikoak!

    Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
    Bizkaia Zubia
    Algortako Portu Zaharra
    Getxoko Kirol Portua
    Itsaslabarratik ibilbidea
  • ZER EGIN
    Berria!
    Zure egonaldia paregabea izan dadin eta disfruta dezazun, Getxon hainbat jarduera, ibilbide eta esperientzia antolatu ditugu. EGIN ERRESERBA ONLINE, erosotasun osoz!
    Planifikatu zure bidaia
    Getxoko kostako jarduerak
    Getxo Monumentala eta Kulturala
    Getxo aktiboa
    Flysch Bizkaia
    Getxo gastronomikoa
    Turismo familarra
    Erosketak Getxon
  • KRUZEROAK
    Bilboko Portuko kruzeroaetara iristeko edo gune horretatik irteerak egiteko beharrezko informazioa guztia eskaintzen dizugu.
    Bilboko Portua
    Nola heldu eta aparkalekua
    Informazio baliagarria
    Getxo Taxi Tour 1 ordu
    Egun erdi Getxon
    Taxi zerbitzu bereziak
  • ESKAINTZA BEREZIAK

    Ezagutu Getxora egingo duzun bidaian lor ditzakezun promozio eta deskontu guztiak.

    Getxohotel Promozioa
    BBCard deskontuen txartelaBBCard deskontuen txartela
  • TALDEAK
    Behar duzun informazio guztia eskaintzen dizugu taldean eta zure neurrira bidaia antolatzeko, baita enpresentzako zerbitzu pertsonalizatua ere ekitaldiak eta kongresuak antolatzeko
    Taldeentzako Esperientziak
    Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
    Enpresak hartzaileagoa
  • Agenda
    Hurrengo ekitaldiak:
    Galdu ezin ditzakezun ekitaldiak Getxon:
    Getxophoto
    Getxoko Komiki Azoka
    GetxoJazz
    Herri-jaiak Getxon
    Agenda: Ikusi agenda osoa
Hasiera  EZAGUTU GETXO  kalimotxoaren sorlekua

kalimotxoaren sorlekua

Kalimotxoaren jatorria (gaztelaniaz ere calimocho) Algortako Portu Zaharrari lotuta dago. Ardo beltzaren eta kola-freskagarriaren nahasketa XX. mendeko 20ko hamarkadatik existitzen zen, baina oso jende gutxik edaten zuen, ez baitzegoen amerikar freskagarria saltzen zuen ia tabernarik.

Gauzak 1953an aldatu ziren, Espainiako lehenbiziko Coca Cola fabrika sortzearekin batera. Edari bien arteko nahasketa laster zabaldu zen, hainbat izenekin: Errioxa Librea, Mochete, Tincola, Pobreen Kuba Librea, Langilearen Kubata...

Baina 1972ko abuztuaren 12an, Algortako Portu Zaharreko San Nikolas jaien erdi-erdian, jaio zen “kalimotxoa”. Hitza “Antzarak” koadrilak asmatu omen zuen, urte hartan jaien ospakizuna bere gain hartu zuena. Jaiak ospatzeko 2.000 litro ardo beltz erosi zuten. Baina ardoa ozpinduta zegoen; ez dakigu bero handia egiten zuelako edo saltzailearen amarru baten ondorioz izan zen.

Ardo hori guztia erosteko diru asko gastatu zuten. Horregatik, ardo garratz hura nola saldu pentsatu behar zuten. Ardo ozpindua ez zen kaltegarria osasunerako, mediku ezagun batek esan zienez, baina oso zapore desatsegina zeukan. Hainbat nahasketa egin ondoren, kola-freskagarriarekin saiatu ziren. Azkenean ardoaren zapore txarra ezkutatzeko zenbateko egokia aurkitu zuten: erabaki zuten ardoa eta freskagarria zenbateko berdinetan nahastu behar zirela. Horrela, edabe horren 4.000 litro saldu behar zuten jendearen artean ardo guztia gainetik kendu ahal izateko.

Batzuek esan zuten lagungarria izango zela edabeak zer zeukan ez esatea, eta izen erakargarri bat ematea ere bai. Izen aproposa aurkitu ezinik egon ziren, koadrilako lagun bat agertu zen arte. Erandiotarra zen eta Kalimero zuen goitizena, baina denek esaten zioten “Kali”; itsusi samarra zen. Etorri zenean, norbaitek esan zuen euskaraz itsusia “motxo” dela. Horrela, berehala osatu zuten “Kalimotxo” izena eta denek aho batez onartu zuten.

Arrakasta itzela izan zen. "Kalimotxo" izena Hego Euskal Herri osoan zabaldu zen. 1980ko hamarkadaren hasieratik oso ezagun egin zen. Ordutik aurrera inguruko eskualdeetara zabaldu zen, eta azkenik Estatura eta mundu osora.

Geroago, Coca Cola multinazionalak edari famatuaren izena erregistratu zuen. Gaztelaniaren Akademiak ere “calimocho” hitza jasotzen du, “ardo beltzaren eta kola-freskagarriaren arteko nahasketaren” adierarekin.

 

 Bideoak:

Getxoko Udalak alkoholdun edariak erantzukizunez edatea gomendatzen du. Gogorarazten dugu Adikzioen Zerbitzua daukagula (Urgull kalea, z/g, 2. Tfnoa: 94 466 01 51).

Deskargatu:

Kalimotxoaren istorioari buruzko liburua, dohainik deskargatzeko:

Hau ere zure interesekoa izan daiteke:

Non jan
Getxo inguruan mugitzen
Turismo-bulegoa
Algortako Portu Zaharra
Getxo gastronomikoa

EZAGUTU GETXO

  • Ongi etorri Getxora
  • Nola heldu Getxora
  • Getxoko Turismo Bulegoa
  • Mapak eta gida turistikoak
  • Non lo egin
  • Non jan
  • Getxoko Historia
  • Inguruan bisitariak
  • Souvenirs
  • Mapa interaktiboa
  • Getxo zure txakurrarekin
  • Getxo pantaila handian
  • Zein iritzi dute Getxori buruz?

ZER IKUSI

  • Bizkaia Zubia
  • Algortako Portu Zaharra
  • Getxoko kirol Portua
  • Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
  • Itsaslabarratik ibilbidea

ZER EGIN

  • Getxoko kostako jarduerak
  • Getxo Monumentala eta Kulturala
  • Getxo aktiboa
  • Getxo gastronomikoa
  • Turismo familarra
  • Erosketak Getxon

KRUZEROAK

  • Bilboko Portua
  • Nola heldu eta aparkalekua
  • Informazio baliagarria
  • Getxo Taxi Tour 1 ordu
  • Egun erdi Getxon
  • Taxi zerbitzu bereziak

ESKAINTZA BEREZIAK

  • Getxohotel Promozioa
  • BBCard deskontuen txartela

TALDEAK

  • Taldeentzako Esperientziak
  • Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
  • Enpresak hartzaileagoa

AGENDA

(+34)94 491 08 00 Ereaga hondartza z/g | 48992 Getxo | Turismo Bulegoaturismo@getxo.eus
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Tiktok
Linkedin
Google maps
Newsletter
Getxo Turismo Euskadi Basque Country Gobierno Vasco Turismo Diputación Foral de Bizkaia
Getxo Turismo logo DTI
Ohar legala Irisgarritasuna

© 2026 Getxoko Udala/ Ayuntamiento de Getxo