Hasiera  ZER IKUSI  Elvira Larrazabal – Kirol ibilbidea Getxon

Getxoko Liburutegiek utzitako argazkia

Getxo beti egon da lotuta kirolaren munduarekin, eta Estatuan futbolean egin zen lehen tokietako bat da, uda hemen ematen zuten Bizkaiko burgesek british zenarekin zuten joera tarteko. Ordutik, kirola egitea errotu egin da, eta 2014an Getxo Kirolaren Europako Hiri Onena izendatu zuten.

Ibilbidea oinez eta bizikletaz egin daiteke, eta udalerriko kirol instalazioetatik igarotzen da, bidegorrietan barrena eta ibai ondotik, Neguriko Golfeko Errege Sozietatea kokatuta zegoen lekuan gelditzen da (han jaso zituen Elvirak haren lehen makilak), eta Bolue hezegunean sartzen da.

Ibilbideak omenaldia egiten dio Elvira Larrazabali, puntako kirolari bati, baina baita surfean, belan, txirrindularitzan, erraketako kiroletan, eskubaloian, hondartzako boleibolean, karatean, atletismoan, errugbian edo hockeyan leku bila dabiltzan getxoko kirolariei ere, egun eta etorkizunean irabazleak dituzten eta izango dituzten zenbait aipatzeko.

ELVIRA LARRAZABAL (1933)

Elvira Larrazabal Bengoetxea Espainiako emakumezkoen golfeko lehen profesionala izan zen, eta lehenengo emakumea izan zen Espainiako Federazioaren maisu lizentzia jasotzen, 1958an. Neguriko Golfeko Errege Sozietatean hasi zen, haren aita, Angelín, irakaslea baitzen bertan.

Honako hau zioen José Maria Ortiz de Mendibil nazioarteko epaileak, Elviraren senarrak: «etxe honetako cracka Elvira da. 1952 eta 1955 artean parte hartu zuen txapelketa guztiak irabazi zituen, tartean Espainiako lau txapelketa eta Espainiako bi nazioarteko txapelketa». Zenbait urtez familia zaintzeko utzi ondoren, Elvira golfera itzuli zen, haren kirolaren maitasun erakustaldi moduan.

2011n, Getxoko Udalak bere kirol ibilbidea omendu zuen, Sasoi Sasoian kirol sarien bitartez, eta zilarrezko Aixerrota errota eman zion.

Ibilbideko mugarriren batek oroitzapen batera lekualdatu zaitu?

Agian arkitektura bat izan da, paisaia bat, edo zure interesa eragin duen irudi bat…

Konpartitu ezazu zure #Getxodeapie esperientzia sare sozialetan.

Deskargatu:

Ibilbide osoa.

Gehiago jakin nahi duzu?:

Gogorarazten dizugu badituzula beste 13 ibilbide udalerrian; hurbilen daudenak hauek dira: