Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoa gaur egun, Euskadiko ikono turistikorik garrantzitsuena da. Getxotik 15 minutura baino ez, metroz.
Guggenheim Bilbaok Guggenheim fundazioko artelanen erakusketak eta erakusketa ibiltariak hartzen ditu. Eraikinak laster erakutsi zuen eraikin dekonstruktibista ikusgarrienetako bat. Museoak baieztatzen du ez duela azalera laurik egitura osoan. Eraikinaren zati bat zubi jaso batek gurutzatzen du eta kanpoaldea titanio-xaflez eta aurkitzeko oso zaila izan zen kareharriz estalita dago.
Eraikinak, itsasadarretik ikusita, badirudi itsasontziaren forma duela, portuko hiriari omenaldi egiten-edo. Bertako xafla distiratsuak arrain baten ezkaten antzekoak dira, eta Gehryren lan askotan presente dauden forma organikoen eraginak datozkigu burura. Goitik ikusita, ordea, eraikinak lore baten forma du. Hura diseinatzeko, Gehryren taldeak eraikinari eusteko beharrezko egituren simulazioak egin zituen etengabe ordenagailutik, eta lortu zituzten formak ezinezkoa izango ziratekeen lortzea hamarkada batzuk lehenago.
Guggenheimen kanpoaldean, zenbait eskulturak ere harrituta utziko gaituzte:
-
Louise Bourgeois-en Ama: hori da armiarma forma duen eskultura handiak duen izena; LouiseBourgeois (1911-2010) artista frantziar-amerikarraren lana da. Brontzezkoa, altzairu herdoilgaitzezkoa eta marmolezkoa da. 22 tona pisatzen ditu eta 10 metro garai eta 10 metroko diametroa du.
-
Jeff Koons-en Puppy, museoaren sarreran: Jeff Koons artista estatubatuarrak 1992an eginiko eskultura da. West Highland White Terrier arrazako txakur txikia da, eta lorez estalitako altzairuzko egitura batek osatzen du. Guggenheim Museoaren aurrean dago. Neurria: 1240 x 910 x 850 cm. (Kopia berdin-berdina dago Peter M. Brant-en finkan, Connecticut-en).
-
Zuhaitz garaia eta begiaAnishkapoor-en etenik gabeko instalazioa.
-
Tulipanak Jeff Koons-ena
Argibide gehiago
Kontsultatu Guggenheim Bilbao Museoko orri ofiziala
-
Nola heldu Guggenheim Museora Getxotik
- Metroz: honako geltoki hauetatik: Areeta, Gobela, Neguri, Aiboa, Algorta eta Bidezabal 1. linean, Moyua geltokiraino. Metroen maiztasuna metro Bilbaoren orri ofizialean kontsulta dezakezu
- Errepidez: