Logo Ayuntamiento Getxo Turismo

Euskara
  • Castellano
  • Euskara
  • English
  • Français
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Newsletter
getxo.eus
Entzun
  • EZAGUTU GETXO

    Getxo, paregabeko bisita

    • Ongi etorri Getxora
    • Nola heldu Getxora
    • Getxoko Turismo Bulegoa
    • Mapak eta gida turistikoak
    • Non lo egin
    • Non jan
    • Getxoko Historia
    • Inguruak bisitatzen
    • Souvenirs
    • Mapa interaktiboa
    • Getxo zure txakurrarekin
    • Zein iritzi dute Getxori buruz?
    Gomendatzen dizuegu:Non lo egin Non jan
    Itzuli hasiera-orrira:
  • ZER IKUSI

    Ez galdu Getxoko Top 5ak- Ezagutu gu bisitatzen gaituztenak erakartzen dituzten leku turistikoak!

    Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
    Bizkaia Zubia
    Algortako Portu Zaharra
    Getxoko Kirol Portua
    Itsaslabarratik ibilbidea
  • ZER EGIN
    Berria!
    Zure egonaldia paregabea izan dadin eta disfruta dezazun, Getxon hainbat jarduera, ibilbide eta esperientzia antolatu ditugu. EGIN ERRESERBA ONLINE, erosotasun osoz!
    Flysch Bizkaia
    Getxoko kostako jarduerak
    Getxo Monumentala eta Kulturala
    Getxo aktiboa
    Getxo gastronomikoa
    Turismo familarra
    Erosketak Getxon
  • KRUZEROAK
    Bilboko Portuko kruzeroaetara iristeko edo gune horretatik irteerak egiteko beharrezko informazioa guztia eskaintzen dizugu.
    Bilboko Portua
    Nola heldu eta aparkalekua
    Informazio baliagarria
    Getxo Taxi Tour 1 ordu
    Egun erdi Getxon
    Taxi zerbitzu bereziak
  • ESKAINTZA BEREZIAK

    Ezagutu Getxora egingo duzun bidaian lor ditzakezun promozio eta deskontu guztiak.

    Getxohotel Promozioa
    BBCard deskontuen txartelaBBCard deskontuen txartela
  • TALDEAK
    Behar duzun informazio guztia eskaintzen dizugu taldean eta zure neurrira bidaia antolatzeko, baita enpresentzako zerbitzu pertsonalizatua ere ekitaldiak eta kongresuak antolatzeko
    Taldeentzako Esperientziak
    Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
    Enpresak hartzaileagoa
  • Agenda
    Hurrengo ekitaldiak:
    Galdu ezin ditzakezun ekitaldiak Getxon:
    Getxophoto
    Getxoko Komiki Azoka
    GetxoJazz
    Herri-jaiak Getxon
    Agenda: Ikusi agenda osoa
Hasiera  EZAGUTU GETXO  Gernika, “Guernica” artelanaren jatorria

Gernika, “Guernica” artelanaren jatorria

Guernica

Gernika da Bizkaiko lurralde historikoko eta Euskadi osoko herri bereizgarrienetako bat. Sinbolismoz betetako herria da, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza, eta Pablo Picassoren “Guernica” margolan ospetsuaren inspirazio iturria.

 

Gernikaren historia

Gernika, Bilbotik 25 minutura eta Getxotik 40ra, iragana ahaztu barik etorkizunera begira dagoen herri bat da. Antzina-antzinatik leku enblematikoa izan da euskal gizartearentzat, Euskadiko demokraziaren eta eskubide historikoen sinboloa baita. Busturialdea eskualdean dago, Oka ibaiaren haranean, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotza da.

Udalerriaren izen ofiziala Gernika-Lumo da. Erdi Aroan, Lumoko portuko auzo bat bakarrik zen Gernika. Gatazkaz betetako urte ugariren ondoren, bi aldeek bat egin zuten 1882ko urtarrilaren 8an, eta egungo Gernika-Lumo sortu zuten.

Gernikako bonbardaketa

1937ko apirilaren 26an, Gernikan azoka eguna zela, herria bonbardatu zuten, eskala handiko esperimentu militar baten ondorioz, Bigarren Mundu Gerran Europako beste leku batzuetan erabiliko zen eraso plan baten barruan.

Erasoaren helburu nagusia Errenteriako zubia suntsitzea izan zen, euskal gudarostea Bilboranzko bidean geldiarazteko. Erasoaren tamainak, ordea, agerian uzten du beste asmo bat ere: tropak eta herria desmoralizatzea eta iparraldeko frontearen jausialdia erdiestea.

Herriaren % 85etik gora suntsitu zuten.

 

Picassoren "Guernica"

Pablo Ruiz Picasso (1881-1973), Málagan jaioa, margolaria, eskultorea eta grabatzailea izan zen. Kubismoa sortu zuen, Georges Braquerekin batera. XX. mendearen hasieratik, Picassok eragin handia izan zuen, hainbat mugimendu artistikotan parte hartu zuen eta garai hartako artista askori eragin zien.

Bonbardaketa zela eta, Parisko Erakusketa Unibertsalean 1937ko uztailaren 12an Picassok “Guernica” inauguratu zuen, mihisearen gainean egindako olio bat. Bertan, margolariak garai horretan hazten ari ziren gerrei eta diktadurei egindako kritika islatu zuen.

Hasieran, “Guernica” margolanak ez zuen izan beranduago sortu zuen oihartzuna. Gerra figura ulertezin eta zuri-beltzez islatzen zuen margolantzat jo zuten. Kritikak ere ez zion garrantzi handirik aitortu. Margolana Europan eta Estatu Batuetan zehar ibili zen. 1992tik Reina Sofía museoan dago (Madril). 

Testuinguru hori sortu zuten gertakariak direla medio, Gernikak honako interes puntu hauek ditu:

Picassoren “Guernica” margolanaren erreprodukzioa

Guernica

Gernikan Picassoren “Guernica” erreprodukzioa dago, azulejotan egindakoa. Mosaikoaren azpian honako idazkuna dago: “Guernica Gernikara”. Herriaren aldarrikapen bat da, jatorrizko margolana izena ematen dion udalerrira mugitzearen aldekoa.

 

Gernikako arbola eta Batzar Etxea

Guernica

Udalerria sortu aurretik, egun Gernika izena duen lurralde osoa harizti handi bat zen, interes gune nagusitzat baseliza bat zuena. Urteen poderioz, eraikin hori zin egiteko Andra Mari Eliza bihurtu zen, eta, beranduago, egungo Batzar Etxea bilakatu zen.

Urteak joan urteak etorri, zuhaitzak ere murriztu egin ziren, eta egun bakarra dago zutik: Gernikako arbola.

Bizkaiko jaurerriaren garaian, lurralde historiko horretako herrietako ordezkariak haritzen gerizpean biltzen ziren,Gernikako arbolaren azpian biltzeko ohitura sortu zen arte. Bertan egin zen beranduago Bizkaiko probintzian eragina izango zuen lege multzo bat.

Baselizan egiten ziren ekitaldi erlijioso eta politikoak, eta, egun, nabarmena da bertan egin zelako 1876an indargabetuko ziren Foruen Juramentua.

Hori dela eta, gaur egun, Batzar Etxean egiten dira, Gernikako arbolaren aurrean, EAEko ekitaldi nabarmenetako batzuk, esate baterako, lehendakariaren kargu hartzea.

 

Gernikako nekazaritza produktuen azoka

Guernica

Gernikako nekazaritza produktuen azoka astelehenero egiten da.

Esaerak dioenez: “Lunes gernikes, kolperik ez”, hau da, “Gernikan, astelehenean, kolperik ez”. Hau da, asteko egun hori aisiarako eguna da.

Bonbardaketaren egunera arte, astelehena hura ere, Gernikako azoka aire zabalean egiten zen. Herria berregitean, Suntsitutako Eskualdeen eta Konponketen Zuzendaritzak esparru itxi batean kokatzea erabaki zuen.

Euskadin egiten diren azoka tradizional gutxi horietako bat da, salerosketa gune bat baino gehiago. Hasiera-hasieratik, Gernikako nekazaritza produktuen azoka topaleku bat da Busturialdeko, alegia, Gernikaren eskualdeko, biztanleentzat.

 

Jai Alai pilotalekua

Gernikako Jai Alai pilotalekua zesta punta munduko frontoi handienetariko bat da. Hain zuzen, pilotariek beraiek munduko onena dela diote, bere ezaugarriak direla eta.

Astelehenero partidak egiten dituzte, nekazaritza produktuen azoka tradizionalaren ostean.

 

Babesleku antiaereoa

Gernikako bonbardaketaren aurretik inguruan izan ziren bonbardaketen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak agindu zuen Euskadiko hainbat lekutan babesleku antiaereoak eraikitzeko.

Gaur egun, eraikitako hiruetatik bi bisitatu daitezke:

  • Pasealekuko babeslekuak. 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 21:30era.
  • Astrako babeslekua. Apirilaren eta urriaren artean (biak barne), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:30era, eta larunbatetan, 10:00etatik 15:00etara.


Bakearen museoa

Bakearen museoan azaltzen dira 1937ko bonbardaketako gertakariak, erasotik bizirik irten zirenen argazkien eta ikus-entzunezkoen aurkezpenen bidez.

 

Euskal Herria museoa

Gernikako Euskal Herria museoaren helburua da euskal kultura eta gizarte hau berezi egiten duen guztia islatzea.

  • Beheko solairua. Euskal bizimodua baldintzatzen duten lurralde faktoreen ingurukoa.
  • Lehen solairua. Euskal politikaren historia eta bilakaera, egungo egoerara ekarri gaituen bidea ulertzeko.
  • Bigarren solairua. Kirolak, festa, musika... Euskal kulturaren inguruko guztia.
  • Atikoa. Aldi baterako erakusketak:


Gastronomia

Asteleheneroko nekazaritza azokan, Gernikako produktu tradizionalak topatu ditzakegu, esaterako:

Indaba nabarrak

Euskadiko gutizia tipikoa da, baserrietan orain dela bost mende baino gehiagotik landatzen dena. Nazioarteko dastatzaileek “oso ontzat” edo “bikaintzat” jotzen dituzte.  Ekoizpenean erabilitako teknikak nabarmenak dira, ingurumena errespetatzen dutelako.

Gernikako piperra

Betidanik maite izan dira Bizkaian, haien itxura estetikoagatik eta zaporeagatik Estatuko jatetxeen sektorea konkistatu duten arte.

Pablo Picassoren “Guernica” artelanak, herriaren gertakari historikoek eta haren kulturak, Gernika Euskadiko leku bereizgarrienetako bat bihurtzen dute.

Getxotik Gernikara iritsi nahi baduzu, hemendik egin ahal izango duzu: 

Guernica

Herri horretara 45 minututan iritsiko zara Gernikarako transfer zerbitzuaren bidez.

Herri hori bisitatu aurretik edo ondoren, Getxoko 5 ibilbideak egiteko gomendatzen dizugu, gure udalerriaren esentzia ezagutu dezazun. Horrez gain,Euskal Kostaldeko herrien ibilbidea egiteko gomendatzen dugu, Kantauri itsasoaren inguru eder honen xarma ezagutzeko.

 

Informazio gehiago

Joan Gernikako turismo bulego webgunera


Hau ere zure interesekoa izan daiteke:

Zubi esekia, Gizadiaren ondarea
Algortako Portu Zaharra
Inguruan bisitariak

EZAGUTU GETXO

  • Ongi etorri Getxora
  • Nola heldu Getxora
  • Getxoko Turismo Bulegoa
  • Mapak eta gida turistikoak
  • Non lo egin
  • Non jan
  • Getxoko Historia
  • Inguruan bisitariak
  • Souvenirs
  • Mapa interaktiboa
  • Getxo zure txakurrarekin
  • Zein iritzi dute Getxori buruz?

ZER IKUSI

  • Bizkaia Zubia
  • Algortako Portu Zaharra
  • Getxoko kirol Portua
  • Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
  • Itsaslabarratik ibilbidea

ZER EGIN

  • Getxoko kostako jarduerak
  • Getxo Monumentala eta Kulturala
  • Getxo aktiboa
  • Getxo gastronomikoa
  • Turismo familarra
  • Erosketak Getxon

KRUZEROAK

  • Bilboko Portua
  • Nola heldu eta aparkalekua
  • Informazio baliagarria
  • Getxo Taxi Tour 1 ordu
  • Egun erdi Getxon
  • Taxi zerbitzu bereziak

ESKAINTZA BEREZIAK

  • Getxohotel Promozioa
  • BBCard deskontuen txartela

TALDEAK

  • Taldeentzako Esperientziak
  • Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
  • Enpresak hartzaileagoa

AGENDA

(+34)94 491 08 00 Ereaga hondartza z/g | 48992 Getxo | Turismo Bulegoaturismo@getxo.eus
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Newsletter
Getxo Turismo Euskadi Basque Country Gobierno Vasco Turismo Diputación Foral de Bizkaia
Ohar legala

© 2023 Getxoko Udala/ Ayuntamiento de Getxo