Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

Getxo Eszena 2026
Turismo, Antzerkia, Getxo antzerkia eta dantza

Getxo Eszena 2026

Data:2026/10/1 - 2026/10/25

Ordutegia:Urriaren 1etik 25era, 18:00 edo 20:00

Tokia:Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu Zentroa Basagoiti etorbidea, 77

Getxo Eszena 2026

Urriaren 1etik 25era arte izango da Getxo Eszenaren edizio berria, eta Getxo arte eszenikoaren topagune bihurtuko da beste behin. Muxikebarriko aretoetan egingo da Arte Eszenikoen Jardunaldien 44. edizioa. Aurtengo edizioaren programazioak nazioko eta nazioarteko konpainia nabarmenak bilduko ditu.

getxo eszena

Arte eszenikoez gozatzeko lau aste

Getxoko agertokietara itzuliko dira istoriorik onenak: proposamen ugari izango ditugu hunkitzeko, harritzeko eta elkarrekin partekatzeko. Lau astez, publikoak zenbait diziplinaz gozatu ahal izango du, hala nola antzerkiaz, dantzaz, zirkuaz eta txotxongiloen antzerkiaz; baita familia osoari zuzendutako ikuskizunez ere.

Getxo Eszenak, horrela, begirada berriak ezagutzea, konpainia ospetsuen talentua bizitzea eta arte eszenikoek eragindako emozio guztiak sentitzea proposatzen du. Muxikebarri agertoki handi bihurtuko da ia urri osoan zehar.

Egitaraua

Ezagutu Getxo Eszenaren edizio honetan izango ditugun obra guztiak eta antolatu zure hurrengo bisita Muxikebarrira.

Lana

Eguna eta ordua

Hizkuntza

Prezioa

Sarrerak

Lohi Gorria

Urriak 1, 20:00

Euskara

10 €

Erosi

Odysseia

Urriak 2, 20:00

Gaztelania

15 €

Erosi

Caramel

Urriak 3, 20:00

Gaztelania

18 €

Erosi

¡Voa!

Urriak 4, 18:00

Keinu-antzerkia

6 €

Erosi

RIP, azken musikala

Urriak 8, 20:00

Euskara

8 €

Erosi

Un monstruo viene a verme

Urriak 9, 20:00

Gaztelania

12 €

Erosi

Divinas palabras

Urriak 10, 20:00

Gaztelania

12 €

Erosi

Mihura, el último comediógrafo

Urriak 12, 20:00

Gaztelania

18 €

Erosi

Cantando bajo las balas

Urriak 15, 20:00

Gaztelania

15 €

Erosi

Lagunas y niebla

Urriak 16, 20:00

Gaztelania

10 €

Erosi

Yo solo quiero irme a Francia

Urriak 17, 20:00

Gaztelania

15 €

Erosi

Izeba Txirrita

Urriak 18, 18:00

Euskara

10 €

Erosi

Sidari

Urriak 22, 20:00

Euskara

12 €

Erosi

Adriene-Bergson Johnson

Urriak 23, 20:00

Euskara

8 €

Erosi

No

Urriak 24, 20:00

Dantza

8 €

Erosi

Tretatxu

Urriak 25, 18:00

Euskara

8 €

Erosi

Informazio gehiago

Ezagutu plan kultural gehiago Getxon

Irakurri gure kultura-agenda eta topatu askotariko programazioa zuzeneko musikarekin, antzerkiekin, erakusketekin, familientzako jarduerekin, tailerrekin eta publiko guztientzako beste proposamen batzuekin. Edukiak aldizka eguneratzen ditugu, beti izan ditzazun aukeratzeko plan berriak.

Informazio gehiago

Egun horietan Bizkaia bisitatuko duzu eta oraindik ez duzu ostaturik? Getxon ostatu hartzea gomendatzen dizugu, Bilboko erdigunetik 20 minutura. Kultura eta atsedena uztartzeko leku ezin hobea da, euskal kostaldera zuzenean sartzeko aukerarekin, hondartza paregabea eta itsasoko haize leuna lagun.

Non jan Getxon

Pintxo tabernak

Planak Getxon

Non lo egin Getxon

Planak

Informazioa jaso garraio publikoari, 24 orduko lurpeko aparkalekuei eta Getxon mugitzeko beste modu batzuei buruz hemen.

Logo Metro Bilbao Metro Algorta