Tramiteak
ADINEKOENTZAKO OSTATU-ZERBITZUA
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Laguntza maila txikia duen zerbitzua da, eta bertan langileak daude honako funtzio hauek betetzeko: tutoretza eta gainbegiratzea, bitartekaritza, laguntza soziala eta, hala badagokio, arreta pertsonala eta etxekoa. Tutoretzapeko apartamentuen kasuan, langileak ez daude horiei atxikita.
Helburu hauek ditu:
a) Erabiltzaileei komunitate esparruan egotea erraztea.
b) Beren autonomia pertsonala hobetzea, mantentzea eta/edo autonomo izateko aukera ematen dieten abileziak eta gaitasuna narriatu daitezen saihestea.
c) Isolamendu egoerak saihestea.
d) Haien segurtasun sentimendua sustatzea.
Eskakizunak
b) Getxon erroldatuta egotea eta bertan edukitzea egiazko bizitokia, eskaera aurkeztu den egunaren aurreko 12 hilabeteetan, etenik gabe.
c) Mendekotasunaren I. maila aitortuta edukitzea. Hura berrikusteko eskatuko da egoera okertuz gero, hobetuz gero, edo diagnosian erratu badira.
d) Erreferentziazko gizarte langilearen txosten teknikoa eta haren koordinatzailearen oniritzia, zerbitzua erabiltzailearen beharretara egokitzen dela dioena.
e) Laguntza sanitario espezializaturik edota iraunkorrik ez eskatzea, gizarte-zerbitzuen sarearen eskura ez badago.
f) Jokabide nahasmendurik edota zerbitzuaren funtzionamendua edo bizikidetza arrunta larriki eragotzi dezakeen portaerarik ez izatea, pertsonarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua bada.
g) Gaixotasun infekzioso-kutsakor bat, gaixotasun mental bat edota adikzioren bati, dagokion tratamenduari uko ez egitea.
Dokumentazioa
- Eskatzailearen N.A.N.-I.F.Z. txartela eta fotokopia
- Gizarte Segurantzako kartilaren edo Onuradunaren Osasun-asistentzia kartilaren fotokopia.
- Gaixotasun infekto-kutsakorrik ez dagoela eta bizitza independenterako eta elkarbizitzarako ezgaitzen duen ezintasun psikiko edo zorotasunik ez duela adierazten duen mediku txostena
- Zerbitzuaren onuradunen diru-sarreren ziurtagiria: pentsioak, nominak...
- Azken Errenta Aitorpena edo ,kasua bada, egin behar izatearen salbuespenaren ziurtagiria
- Azken hiru urteei dagozkien ondasun higiezinen ziurtagiria, kontribuzioa ordaintzen duen probintziaren Ogasuneko Foru Ordezkaritzak egindakoa
- Azken hiru urtetan ondasunen eskualdatzerik egin bada, eskualdatze hori egiaztatzen duen agiria.
- Etxebizitzaren jabea izanda, etxebizitza aurri egoeran, desjabetze tramiteetan... badago, egoera hori egiaztatzen duen agiria.
- Egoera ekonomikoaren gaineko zinpeko aitorpena
- Agiri osagarriak, zerbitzuk egoki irizten badio
Udalak interesdunei ez die eskatuko aurkezteko Udalak berak lortu dezakeen informazioa. Eskatzaileak, eskaerarekin batera, familia unitatearen kide guztien baimena aurkeztuko du datuak kontsultatu edota egiaztatzeko, guzti hau dokumentu normalizatuen bidez.
Datuak faltsutzen edo ezkutatzen badira, zerbitzuaren eskatzaile izaera galduko da, eta hainbat erantzukizun ekar ditzake horrek.
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre