Identifikazio elektronikoa

Identifikazio elektronikoko metodoen inguruko informazioa, herritarrei, enpresei eta erakundeei bideratutako identifikazio elektronikoko metodoak.

+ Identifikazio elektronikoko sistemak

Getxoko Udaleko zerbitzu elektronikoak jasotzeko beharrezkoa da identifikazio elektronikoa izatea. Getxoko Udalaren egoitza elektronikoko atari honetan onartzen diren identifikazio-bitartekoak daude eskuragarri.

Hauek dira herritarrentzako, enpresentzako eta erakundeentzako identifikazio elektronikoko sistemak:

  1. B@KQ erabiltzailea eta pasahitza behar dituen sistema da: Herritarrentzako sistema da, ez da softwarerik instalatu behar, eta ez da gailu elektroniko osagarririk behar sistema hori erabili ahal izateko.
  2. B@KQ erabiltzailea, pasahitza eta itsasontzi-jokoa (koordenatuak) behar dituen sistema da: Herritarrentzako sistema da, ez da softwarerik instalatu behar, eta ez da gailu elektroniko osagarririk behar sistema hori erabili ahal izateko.
  3. Ziurtagiri digitalak (NAN elektronikoa, Herritarren Ziurtagiria, entitatearen ordezkariaren ziurtagiria, etab.): Herritarrei, enpresei eta erakundeei zuzendutako sistema. Ziurtagiri motaren arabera (txartel fisikoa, pendrivea, birtuala) beharbada softwarea instalatu behar da eta hura erabili ahal izateko irakurgailua beharko da.

Imagen de acceso mediante identificación electrónica

+ B@KQ, B@K Erabiltzailea, pasahitza eta/edo itsasontzien jolasa

Lehenengo aukera hautatuz gero, B@K metodoa erabiliko dugu, eta horrek ez du itsasontzi-jokorik behar.

Bigarren aukera hautatuz gero, B@KQ metodoa erabiliko dugu, eta horrek itsasontzi-jokoa behar du.

Imagen de acceso mediante identificación electrónica B@KQ y B@K

Ez da beharrezkoa software edo hardware osagarririk izatea.

B@k erabiliz gero, erabiltzailea (NANa hizkiarekin edo pasaportea) eta pasahitza beharko dira. Sartu botoian klik egitean Getxoko Udalaren administrazio elektronikoko bulegoko zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzu.

pantalla autenticación B@k

B@KQ erabiliz gero, erabiltzailea (NANa hizkiarekin edo pasaportea), pasahitza eta itsasontzi-jokoaren koordenatuak beharko dituzu.

Prozesua B@K metodoaren antzekoa da, baina erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren itsasontzi-jokoko koordenatuak sartu beharko dituzu.

juego de barcos B@KQ

Sartu koordenatuak eta sakatu jarraitu.

Prozesua bukatutakoan, Getxoko Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzu elektronikoak eskuratu ahal izango dituzu.

+ Ziurtagiri digitala (NAN elektronikoa, Herritarren Ziurtagiria, entitatearen ordezkariaren ziurtagiria, etab.)

Ziurtagiri elektroniko fisiko batekin (txipa duen txartela, pendrivea) edo digital batekin (hodeian dagoen ziurtagiria) sartuz gero, hirugarren aukera hautatu beharko da.

Ziurtagiria txartelean badago, hardwarea beharko dugu (txartel-irakurgailua) hura erabili ahal izateko. Edonola ere, beharrezkoa izango da Izenperen azken bertsioa instalatzea: Id@azkiDesktop

Servicio de identificación de izenpe para el acceso a los servicios digitales del Ayuntamiento de Getxo

Txartela edo pendrivea sartu ondoren edo ziurtagiri digitalak aukeratzean gure hodeiko ziurtagiria kargatu ondoren, leiho bat irekiko da erabili nahi dugun ziurtagiria aukeratzeko.

Aukeratu ondoren, pasahitza sartzeko leihoa irekiko da, pasahitza jarri, onartu botoian klik egin eta administrazio elektronikoko bulegoan sartuko zara.