(Barneko Informazio-Sistema) BIS - Iruzurraren aurkako salaketen kanala

Ongi etorri GETXOKO UDALA,ren GETXO KIROLAK eta MUSIKA ESKOLA erakunde autonomoen, PUNTABEGOÑA FUNDAZIOAren eta SOCIEDAD PUERTO DEPORTIVO EL ABRA GETXO S.Aren Barneko Informazio-Sistemaren, BIS, webgunera.

Hemen BIS sistemari buruz jakin behar duzun guztia azalduko dizugu:

Zer da BIS?

Barneko Informazio-Sistema bat da. Sistema honi esker pertsonek aukera dute GETXOKO UDALArekin, GETXO KIROLAK eta MUSIKA ESKOLA erakunde autonomoekin, PUNTABEGOÑA FUNDAZIOArekin eta SOCIEDAD PUERTO DEPORTIVO EL ABRA GETXO S.A-rekin duten lan-harremanaren edo harreman profesionalen ondorioz ezagutu ahal izan dituzten irregulartasunen berri emateko. Sistemak gertakariak informatzailea babesteko bermearekin ikertzeko aukera ematen du.

BIS, GETXOKO UDALAk, GETXO KIROLAK eta MUSIKA ESKOLA erakunde autonomoak, PUNTABEGOÑA FUNDAZIOAk eta SOCIEDAD PUERTO DEPORTIVO EL ABRA GETXO S.A-ak 2019/1937 (EB) Zuzentarauarekin eta informatzaileak babesteari buruzko Estatuko legediarekin duen konpromisoa da.

BISen oinarriak hauek dira:

  • Printzipioak:
    • Legezkotasuna
    • Irisgarritasuna
    • Gardentasuna
    • Eraginkortasuna
    • Objektibotasuna
    • Segurtasuna
    • Babesa
  • Erantzukizuna: Secretario General
  • Kanalak: informazioa aurkezteko GETXOKO UDALAk, GETXO KIROLAK eta MUSIKA ESKOLA erakunde autonomoeek, PUNTABEGOÑA FUNDAZIOAk eta SOCIEDAD PUERTO DEPORTIVO EL ABRA GETXO S.A-ak eskuragarri jartzen dituen bideak.
  • Prozedura: hartutako informazioak jaso, izapidetu eta ebazteko orduan informazioen kudeaketak babes-, konfidentzialtasun-, objektibotasun- eta eraginkortasun-betebeharrei erantzuten die.
  • Sistema informatikoa: diseinutik konfiguratuta dago informazioa segurua eta konfidentziala dela bermatzeko, eta euren kasuaren jarraipena egiterakoan informatzaileek anonimotasuna izan dezaten.
Zeri buruz informatu daiteke?

BISren bidez GETXOKO UDALAren eta GETXO KIROLAK ETA MUSIKA ESKOLA erakunde autonomoaren , PUNTABEGOÑA FUNDAZIOAren eta SOCIEDAD PUERTO DEPORTIVO EL ABRA GETXO S.A-ren jarduketa hauen berri eman dezakezu:

  • Arau-hauste penal eta administratibo larriak eta oso larriak (Espainiako legeriaren barruan eta, kasu guztietan, eta Ogasun Publikoa edo Gizarte Segurantza urratzen dutenak).
  • Europar Batasuneko legediaren aurkako ekintzengatiko arau-hausteak baldin eta Batasunaren finantza-interesei eragiten badiete edo bere barne-merkatuan eragiten badute (EB 2019/1937 Zuzentarauaren eranskineko egintzak).

Jasotako informazio guztiak prozeduraren arabera tratatuko dira, zorroztasunez, objektibotasunez eta konfidentzialtasunez.

Nork eman dezake informazioa?

GETXOKO UDALAren, GETXO KIROLAK eta MUSIKA ESKOLA erakunde autonomoen, PUNTABEGOÑA FUNDAZIOAren eta SOCIEDAD PUERTO DEPORTIVO EL ABRA GETXO S.A-ren lan-harreman edo harreman profesionalen bat edukitzeagatik gure erakundearen barruan ustezko irregulartasunei buruzko informazioa dutenak.

Horien barruan sartzen dira:

  • GETXOKO UDALeko eta GETXO KIROLAK ETA MUSIKA ESKOLA erakunde autonomoetako PUNTABEGOÑA FUNDAZIOko eta SOCIEDAD PUERTO DEPORTIVO EL ABRA GETXO S.A-lo langileak.
  • Besteren konturako langileak.
  • Langile autonomoak.
  • Erakunde baten akziodunak edo administrazio-, zuzendaritza- edo ikuskapen-organoa osatzen duten pertsonak.
  • Boluntarioak, bekadunak eta praktiketako langileak.
  • GETXOKO UDALAren eta GETXO KIROLAK ETA MUSIKA ESKOLA erakunde autonomoen, PUNTABEGOÑA FUNDAZIOAren eta SOCIEDAD PUERTO DEPORTIVO EL ABRA GETXO S.A-ren kontratistentzat, azpikontratistentzat eta hornitzaileentzat lan egiten duten pertsonak.
Nola funtzionatzen du?
  • Komunikazioa aurkeztea. Informatzaileak irregulartasunaren berri ezarritako kanal elektronikoen bidez eman ahal izango du, bere burua identifikatuz edo modu anonimoan.
  • Komunikazioa berrestea. Gehienez ere 7 eguneko epean, informatzaileak informazioa sisteman behar bezala erregistratu dela adierazten duen hartu-agiria jasoko du.
  • Kasuaren jarraipena. Informatzaileak bere kasuaren egoera kontsultatu ahal izango du webguneko gune pribatu eta anonimo batean, komunikazioari alta ematean jasotzen duen gakoa eta pasahitza erabiliz
  • Komunikaziorako sarbidea eta komunikazioa onartzea. Jasotako informazioa eskuratzeko aukera BISA, Barneko Informazio-Sistemaren Arduradunak, baino ez du. Sistema kudeatzeko ordezkariak informazioa ez onartzeko arrazoirik dagoen aztertuko du; delitu-zantzurik ikusten badu, zuzenean bidaliko du Fiskaltzara.
  • Ikerketaren hasiera. Informazioa onartzen bada, BISA gertakariak ikertzen hasiko da. Prozesuak informatzailearen konfidentzialtasuna eta nortasunaren babesa bermatuko ditu.
  • Informazioa egiaztatzea eta zabaltzea. Ikerketak irauten duen bitartean beharrezko jarduketak egingo dira informatutako egitateak egiazkoak direla baieztatzeko. Jasotako jatorrizko informazioa zabaltzeko ahalegina egingo da eragindako pertsonek emandako beste informazio gehigarri batekin (datuak, agiriak,…). Pertsona horiek ezin izango dute inoiz informatzailearen nortasuna ezagutu.
  • Ikerketaren epeak. Prozesuak gehienez 3 hilabete iraungo du, informazioa jasotzen denetik zenbatuta. 6 hilabetera arte luzatu ahal izango da kasuaren konplexutasunak hala eskatzen badu. Amaitzeko aurreikusitako data informatzaileari eta eragindako pertsonari jakinaraziko zaie
  • Ikerketaren amaiera. Ikerketari amaiera ematen dion ondorioen azken txostenak honako hauek zehaztuko edo eragingo ditu:
    • Espedientea artxibatzea. Irregulartasuna benetakoa den ebidentziarik ez badago.
    • Jarduteko proposamena. Hala badagokio, zehapen-espedientea irekitzeko eskumena duen organoari bidaliko zaio.
    • Fiskaltzara bidaltzea, delitu-zantzurik ikusten bada.

Informatzaileak eta eraginpekoak jakinarazpena jasoko dute, txostenaren emaitzarekin eta prozesuaren amaierarekin batera.

Nor da BISren arduraduna?

BISren arduraduna GETXOKO UDALAren IDAZKARI NAGUSIA da, karguaren jabe 2002ko azaroaren 1ean hartu zuena.

ESKUBIDEAK

Ustezko arau-hauste baten informatzailea bazara:

  • Irregulartasun-susmoen berri eman ahal izango duzu, zure datuak emanez edo modu anonimoan. Baina horretarako beharrezkoa da.
  • Irregulartasuna GETXOKO UDALArekiko eta GETXO KIROLAK eta MUSIKA ESKOLA erakunde autonomoekiko, PUNTABEGOÑA FUNDAZIOArekiko eta SOCIEDAD PUERTO DEPORTIVO EL ABRA GETXO S.A-rekiko lan-harreman edo harreman profesional baten testuinguruan ezagutu izana
  • Fede onez jokatzea; legearen edo interes orokorraren aurkako interes faltsurik gabe; horrela jokatzeak zigorra ekar lezake.
  • Helarazten diguzun informazio guztia konfidentzialtasun osoz tratatuko dugu. Zure nortasunari buruzko datu guztiak bakarrik ezagutu ahal izango dituzte legez baimendutako pertsonek. Informazioak eragindako pertsonek ez dituzte, inola ere, datu horiek ezagutuko
  • Ustezko arau-hauste baten berri emateak ezin izango dizu errepresaliarik ekarri. Ez zuri, ez zurekin zerikusia duen inori.Informatzailea Babesteko Legearen IV. tituluak (arau-hauste administratibo larriei, oso larriei, penalei edo Europar Batasuneko Zuzenbidekoei aplikatzekoak) berariazko babes- eta laguntza-neurriekin bermatzen du eskubide hori.
  • Eman diguzun informazioa agintaritza judizial batek eskatzen badu, idatziz jakinaraziko dizugu, salbu eta horrek ikerketa edo prozedura judiziala arriskuan jar badezake

Komunikazioak eragindako pertsonek eskubide hauek izango dituzte:

  • Errugabetasun-presuntzioa.
  • Euren burua defendatzea eta espedientearekiko irispidea (Informatzailea Babesteko Legeak ezartzen duenarekin bat)
  • Konfidentzialtasuna (euren identitate, gertakari eta prozeduraren datuekikoa)

Kanpoko kanalak

BIS lehentasunezko bidea da administrazioko, zigor-arloko edo Europar Batasuneko zuzenbideko arau-hauste larri edo oso larrien berri emateko.

Hala ere, Informatzailea Babesteko Agintaritza Independentearen kanpoko kanalaren bidez ere jakinaraz ditzakezu, zuzenean edo gure barne-kanalen bidez informazioa eman ondoren.

Nola eman dezaket informazioa

Informazioa emateko gaitutako kanaletako batean sartu aurretik, eta informazioari dagokionez gauzak ahaztea edo zehaztasun-faltak saihesteko, ahalik eta datu gehien biltzea gomendatzen dizugu.

Datu horiek zenbat eta zehatzagoak izan, orduan eta errazagoa izango zaigu informazioa izapidetzea eta, hala badagokio, ikertzea.

Gertatutakoari buruz eman daitezkeen datuak:

  • Lekua, eguna eta ordua.
  • Eragindako pertsona edo pertsonak (ustez arau-haustea egin dutenak).
  • Bertaratutako pertsona edo pertsonak, balizko lekukoak izan daitezkeenak.
  • Gertaeren deskribapen zehatza.
  • Gertatutakoari lotutako ebidentziak.

Informazioa bidali ondoren informazio gehiago eman nahi baduzu, jarraipen-arloaren bidez jakinaraz diezagukezu (ikus beherago).

Internet bidez: kanal elektronikoa

Informazioa era elektronikoan emateko, webgunean dagoen formularioa erabili behar duzu. Pantailan hainbat eremu agertzen dira, beharrezko datuekin osa ditzazun

Gainera, froga edo dokumentu gehigarriren bat baduzu, fitxategiak erantsi ahal izango dituzu. Aldi baterako desgaituta. Metadatuen ezabapenean lan egiten ari gara. Ordura arte, zure konfidentzialtasuna eta anonimotasuna bermatzeko, aukera hori desgaitu dugu.

Aurrez aurreko hitzordua ere eska dezakezu.

Formularioa bete eta igorri ondoren, erregistroa berretsiko dugu. Sartzeko gako bat bidaliko dizugu, gurekin harremanetan jartzeko eta izapideen jarraipena egiteko. Gorde gako hori modu anonimoan informatu baduzu, ezingo baita berreskuratu.

Beste daturen bat eskatu behar badizugu ere kanal hau erabiliko dugu.

Sartu formularioan

Telefono-kanala

Telefono bidez sartzen bazara (944660053) eta identifikatzen bazara, egiten diren jarduketen berri izan ahal izango duzu. Anonimatua mantentzea nahiago baduzu, ezin izango zaizu horien berri eman. Nolanahi ere, salatzailearen datuen konfidentzialtasuna bermatuko da.

Pozta elektronikoz

Posta elektronikoz sartuz gero (salaketakanala@getxo.eus) eta identifikatuz gero, egiten diren jardueren berri izan ahal izango duzu. Anonimatua mantentzea nahiago baduzu, ezin izango zaizu horien berri eman. Nolanahi ere, salatzailearen datuen konfidentzialtasuna bermatuko da.

Posta arruntaz

Posta arruntaz sartuz gero (Getxo Algorta 48992 3.zk. posta-kutxatila) eta identifikatuz gero, egiten diren jardueren berri izan ahal izango duzu. Anonimatua mantentzea nahiago baduzu, ezin izango zaizu horien berri eman. Nolanahi ere, salatzailearen datuen konfidentzialtasuna bermatuko da

JARRAIPEN-ARLOA

Gune hau jasotako komunikazio bakoitzerako webgunearen atal pribatu eta anonimoa da. Sartu ahal izateko segurtasunez iristeko eman dizkizugun sarbide-gakoak behar dituzu.

Atal honen bidez honako hauek egin ditzakezu:

  • Zure kasuaren izapidetze-egoera kontsultatu
  • Gurekin komunikatu
Datuak babesteko Klausulua

Zure datuak “BARNEKO INFORMAZIO-KANALA (2/2023 LEGEA)” tratamenduan sartzen dira; horren arduraduna Getxoko Udala da (Foruak kalea 1, idazkaritza@getxo.eus) eta helburua du Barneko informazio-kanala, otsailaren 20ko 2/2023 Legearen babesean, kudeatzea. Tratamenduaren oinarri juridikoa arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzea da baita interes publikoaren alde, edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako misioa betetzea, edo funtsezko interes publikoko arrazoiengatik (datu-kategoria bereziak) ere. Titularrak eskubidea du datuak eskuratzeko eta zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, baita bere datuen trataera mugatzeko edo ukatzeko ere, Udalaren posta helbidera edo datuak@getxo.eus (Datuen Babeserako ordezkaria) helbidera idatzizko jakinarazpen bat bidaliz, bere nortasuna egiaztatzen duen agiri bat sartuta, edo Udalaren egoitza elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen kudeaketa elektronikoa hasiz. Informazio gehiagorako: www.getxo.eus/datuak Informazioa modu anonimoan jakinarazi nahi izanez gero.

Informazio gehiago

FAQS

Nork du bidaltzen ditudan datuekiko sarbidea?

Bidaltzen dituzun datuetara bakarrik iritsi ahal izango dira honako hauek:

  • BISAren arduraduna
  • Datuak babesteko ordezkaria
  • Giza Baliabideen arduraduna (jakinarazitako gertakariei buruzko diziplina-neurriak hartzeko beharrezkoa bada)
  • Zerbitzu juridikoen arduraduna (jakinarazitako gertakariei buruzko legezko neurriak hartu behar badira)

Ikerketak beste organo batzuetako pertsonekin informazioa partekatzea eskatzen badu, modu konfidentzialean egingo da (anonimotasunaren edo pseudoanonimotasunaren bidez). Inola ere ezin izango da informatzailea identifikatu.

Zer datu pertsonal bil ditzake BISk?

Ikerketa egiteko beharrezkoak direnak baino ez. Prozedurarako garrantzitsuak ez diren datuak ezabatu egingo dira.

Zenbat denboraz gorde daitezke BISn jasotako datuak?

2/2023 Legea betez, behar den eta neurrizko denboran.

  • Datuak ikerketa hastea erabaki arte gordeko dira.
  • Datuak ezabatu egingo dira egiazkoak ez direla egiaztatzen bada
  • Datuak ezabatu egingo dira jakinarazpena egin eta 3 hilabete igaro ondoren ikerketa hasten ez bada. Anonimizatuta mantendu ahal izango dira, sistemaren funtzionamenduaren ebidentzia uzteko.
  • Egiazkotasunik eza delitu penala bada, prozedura judizialak irauten duen bitartean gordeko dira.
  • Datuak ez dira inoiz 10 urte baino gehiago gordeko.

Ez dut aurkitzen jarraipen-arlora sartzeko eman zidaten gakoa, nola berreskura dezaket?

Segurtasuna eta konfidentzialtasuna direla eta, ezin da gakoa berreskuratu. Beraz, beste komunikazio bat bidali beharko diguzu gertatutakoa azaltzeko, gai bera dela jakin dezagun. Horrela sarbide-gako berri bat lortuko duzu, eta guk barruan zure aurreko komunikazioarekiko erreferentzia egingo dugu.

Bidali berri dut informazio bat kanal elektronikotik, zenbat denbora itxaron beharko dut emaitza jakiteko?

Zure komunikazioa aztertu ondoren jarraitu beharreko bidea zein izango den jakinaraziko dizugu. Ikerketa bat hasten bada aurreikusitako amaiera-data jakinaraziko dizugu. Epe hori gehienez 3 hilabetekoa izango da, zure jakinarazpenetik zenbatzen hasita, edo 6 hilabetekoa, ikerketa konplexua bada. Ikerketa amaitzerakoan emaitza jasoko duzu.

Zergatik salatu behar dut zerbait?

Izan ere zure informazioak aukera ematen digulako integritate- eta betetze-helburuen aurkako GETXOKO UDALAren eta GETXO KIROLAK ETA MUSIKA ESKOLA erakunde autonomoen, PUNTABEGOÑA FUNDAZIOAren eta SOCIEDAD PUERTO DEPORTIVO EL ABRA GETXO S.Aren edozein jokabide hautemateko eta ezabatzeko

Salaketa aurkezten badut identifikatu egingo naute?

EZ. Informazioa bidaltzeko inoiz ez zaizu eskatuko identifikatzeko. Modu anonimoan egin dezakezu, eta zure datuak ematea erabakitzen baduzu, horiek sistemaren kudeatzaileek baino ez dituzte ezagutuko, eta informazio hori ez zaie inola ere eragindako pertsonari edo pertsonei emango.

Jar dezaket salaketa bat errepresaliengatik?

BAI. Komunikazio bat egiteagatik errepresaliarik jasan izan bazenu, arau-hauste administratibo oso larria izan liteke Informatzailea Babesteko Legearen arabera, eta, beraz, salaketa jar dezakezu, bai gure barne-kanalen bidez, bai zuzenean Agintaritza Independentearen kanpo-kanalaren bidez (ikus kanpoko kanalari buruzko informazioa webgunean).