Dokumentuak elektronikoki sinatzeko laguntza

Dokumentuak elektronikoki sinatzeko informazioa.

+ Zer behar dut?

Dokumentu bat elektronikoki sinatu ahal izateko, ziurtagiri digitala izan behar da. Getxoko Udalaren egoitza elektronikoko atari honetan onartzen diren identifikazio- nahiz sinadura-bitartekoak daude eskuragarri.

Dokumentu bat sinatzeko, honako hauek beharko dituzu:

1. Txartel-irakurgailua, baldin eta ziurtagiri digitala txartelean badago.

2. Beharrezkoak diren programak izatea instalatuta (zure ziurtagiri digitala erabiltzeko jarraibideak eta beharrezkoak diren programak)

Software osagarririk instalatzea eskatzen ez duen sistema bat, hala nola B@K/B@KQ, erabiltzea.

  1. B@K erabiltzailea eta pasahitza behar dituen sistema da: Herritarrentzako sistema da, ez da softwarerik instalatu behar, eta ez da gailu elektroniko osagarririk behar sistema hori erabili ahal izateko.B@KQ erabiltzailea, pasahitza eta itsasontzi-jokoa (koordenatuak)
  2. B@KQbehar dituen sistema da: Herritarrentzako sistema da, ez da softwarerik instalatu behar, eta ez da gailu elektroniko osagarririk behar sistema hori erabili ahal izateko. 

     

+ Dokumentuak elektronikoki sinatzea

Egoitza elektronikoan hainbat aukera jasotzen dituen atala dago, besteak beste dokumentua sinatzeko aukera.

Atal honen bitartez sartuko gara Izenperen orrialdera, eta bertan dokumentuak sinatu eta egiaztatu ahal izango ditugu.

Prozesua erraza da:

  1. Orrialdera sartu
  2. Dokumentuak sinatzeko aukera hautatu
  3. Fitxategia hautatu
  4. Jarraitu
  5. Erabili nahi dugun sinadura-metodoa hautatzeko leihoa agertuko zaigu.
  6. Prozesua behar bezala egin den adieraziko digu.
  7. Dokumentua automatikoki irekiko da eta gorde ahal izango dugu, sinadura duela egiaztatzeko.