Ezagutu egoitza
Egoitza elektroniko bat webgune bat da, Interneten herritarrentzat eskuragarri dagoena. Jabea administrazio publiko bat izaten da, eta hark izaten du hura kudeatzeko eta administratzeko ardura. Atari horren bitartez, herritarrek eta enpresek sarbidea dute autonomia erkidegoko administrazioaren informaziora, zerbitzuetara eta izapide elektronikoetara, edozein unetan, denbora aurrezteko.
Herritarren administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremana izateko eta komunikatzeko eskubideak berekin dakar egoitza administratibo bat garbi definitzeko beharra, haren bidez herritarrak administrazio titularraren informaziora eta zerbitzuetara sartzeko, aurrez aurre egitean lituzkeen berme berberekin.
Egoitza elektronikoek, beraz, beharrezko neurri juridikoak, antolakuntzakoak eta teknikoak izan behar ditu, bermatzeko edukiak eta zerbitzuak ematen direla publizitate ofizialeko, erantzukizuneko, kalitateko, segurtasuneko, eskuragarritasuneko, irisgarritasuneko, neutraltasuneko, elkarreragingarritasuneko eta identifikazioko, eta egiaztapeneko printzipioei jarraituz.
Egoitzaren zerbitzuak eta erabilerak
Honako hau egin dezakezu egoitza elektronikoan:
- Getxoko Udalak emandako izapideen eta zerbitzuen inguruko informazioa eskuratu eta kontsultak egin.
- Sartu Espedienteei jarraitzea, Getxoko Udalarekin dituzunei, Nire karpeta aplikazioaren bidez.
- Sartu Kontratatzailearen profilean Getxoko Udalaren kontratazio publikoko prozesuen inguruko informazioa eskuratzeko.
- Kontsultatu Taula elektronikoa Getxoko Udalarena.
- Nire ordainketa erabili, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea.
- Espedienteak kontsultatu abian daudenak eta amaitutakoak.
- Jakinarazpenak eta komunikazioak jaso. Begiratu gabeko jakinarazpenetara eta jasotakoetara edo arbuiatutakoetara sartu ahal izango zara.
- Egindako eta egin beharreko ordainketak kontsultatu. Egin beharreko ordainketen kasuan, ordainketen pasabiderako sarbidea duzu, ordainketa sarean egin ahal izateko.
- Egiaztagiriak kontsultatu.
- Errolda agiriak atera, bai norbanakoarenak bai familiarenak.
- Erregistroko idazpenak egin Udalarekin eta haren erakunde autonomoekin.
- OHZko datuak kontsultatu Getxokoak eta Bizkaikoak.
- TAO txartelak (mantentze lanak)
- Nire ibilgailuen datuak kontsultatu
- Getxo kirolak, ikastaroetan izena eman, pistak erreserbatu eta abar.
- Egiaztatu dokumentu elektronikoak, EKSa dutenak, Getxoko Udalak eta bere erakunde autonomoek emandakoak.
- Abisuak, kexak eta iradokizunak aurkeztu.
- Musika eskola (datu pertsonalak, espediente akademikoa, txosten pedagogikoa, bertaratze faltak, ordutegiak, matrikula proposamenaren egiaztagiria)
- Faktura elektronikoak sartzeko puntu nagusia (FESPN) (Fakturak aurkeztu, fakturak sortu, fakturak kontsultatu, erreferentziak kontsultatu, zirriborroak eta txantiloiak kudeatu, faktura baten baliozkotasuna kontsultatu)
- Beste administrazio batzuetako izapideetarako estekak (Gidabaimeneko puntuak kontsultatu, laneko bizitza, zerga datuak, Bizkaiko katastroa, Estatuko katastroko datuak)