Tramiteak
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Konpainia, segurtasuna eta komunikazioa eskaintzen ditu, isolamendu eta bazterketa prozesuari aurre eginez, askotan autonomiaren eta funtzionaltasunaren galerarekin zerikusia dutenak, arrisku egoerak prebenituz.
Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskatzen duten pertsonen ezaugarri nagusia beharrizan bat izatea da eguneroko bizitzako jarduerak egiteko: higiene pertsonala, janaria prestatzea, erosketak egitea, etxea garbitzea, eta abar. Beharrizan hori ezberdina izan daiteke bere etiologiari, intentsitateari eta iraupenari dagokienez.
Etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzen duten pertsonek zerbitzua jasotzeko ordutegia libre dauden ordutegien arabera eta gizarte langileak erabakitako intentsitatearen arabera ezarriko da, pertsonen beharrizanak kontuan izanik
Eskakizunak
udalerri berean erroldatuta jarraitzea.
a) Bizileku horretan bizitzea, bizileku hori norberarena den edo zaintzaile nagusi gisa jarduten duen ahaide batena den kontuan izan gabe.
b) Erabiltzaileari bertan bizitzen jarraitzea eragozten edo zailtzen ez dion egoera batean dagoen eta erabiltzailearentzat berarentzat eta etxez etxeko langileentzat arriskurik ez dakarren bizileku bat izatea.
c) Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta/edo jarduera instrumentalak
egiteko babesa eskatzea.
d) Beharrezkoa izanez gero, ELZren prestazioarekin batera bizilekuan baldintza
egokietan jarraitzeko babes nahikoak izatea.
e) Osasun-erakundeetako edo erakunde soziosanitarioetako laguntza jarraitua
eskatzen duen osasun-egoera bat ez izatea.
f) Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat edo gaixotasun mental bat izanez gero,
dagokion tratamendua ez baztertzea.
g) Jokabide-nahasterik ez izatea, edota etxez etxeko langileentzat arriskutsua
izan daitekeen portaerarik ez agertzea.
Dokumentazioa
- NAN txartelaren fotokopia, pasaportea edo egoitza-baimena indarrean izatea
- Familia-liburua bizikidetza-unitatean 16 urte baino gutxiagoko adin txikikoak badaude.
- Gizarte Segurantzako txartela edo Osasun Identifikaziorako Txartela .
lBFAak emandako ebazpena menpekotasunaren balorazioari dagokionez edo haren eskaeraren fotokopia.
- Menpekotasuna duten erakundeak eguneratutako diru-sarreren inguruan egindako ziurtagiria (pentsioak, nominak…).
GSIN: Barria kalea, 2. AREETA
- Etxebizitzaren alokairuaren frogagiria, egokia bada.
- Azken Errentaren gaineko Zerga Aitorpenaren fotokopia edo, hala badagokio, hura egitea salbuetsita dagoela dioen frogagiria. (Zerbitzua eskatu den pertsonarena nahiz bizikide duen familiarena)
- Azken 5 urteei dagozkien ondasun higigarri eta higiezinen ziurtagiria, onuradunaren Foru Ogasun Ordezkaritzak emandakoa
Bi agiriak eskuratzeko:
' 901 50 20 00
Ogasuna: Konporte kalea, 30. 09:00etatik 14:00etara
- Estatuko Ogasunak emandako Ondasun Higiezinen Ziurtagiriak
Moyua plaza kalea,3
Telefonoa: 94 479 34 30
- Azken 5 urteetako diru-sarrera, ondasun, kapital higigarri eta higiezinen… zinpeko aitorpena, eredu ofizialaren arabera. Ondasunak eskualdatu badira, eskualdatze hori eman dela dioen agiriaren fotokopia aurkeztuko da.
- Banku-gordailuen ziurtagiria eredu ofizialaren arabera.
- Zordunketa-baimena bankuko kontuan.
- Dokumentazio ekonomikoa aurkeztu nahi ez bada, zerbitzu guztia ordainduko dela dioen konpromiso sinatua eredu ofizialaren arabera.
- Mediku-txostena, eredu ofizialaren arabera.
- Udal Gizarte Zerbitzuek egokitzat jotzen dutenean, dokumentazio osagarria eskatu ahal izango da
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre