Tramiteak
ALTA INMIGRAZIOAN
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Erroldatze-eskaera EZIN DA HIRUGARREN PERTSONEN ESKU UTZI, AURREZ AURRE EGIN BEHAR DA eta beti interesatuak berak egin behar du; familia-erroldatzeetan izan ezik, kasu horretan aitak edo amak egin dezake (BALDIN ETA SEME-ALABAK ADIN TXIKIKOAK BADIRA).
Espainiar oro eta espainiar lurraldean bizi den atzerritar oro bizi ohi den udalerrian egon behar da erroldatuta.
Udal errolda administrazioaren erregistroa da, eta bertan udalerriko biztanleak ageri dira. Haien datuek frogatzen dute udalerrian bizi direla eta ohiko egoitza bertan dutela. Datu horietaz egiten diren ziurtagiriak dokumentu publiko eta fede-emaile izango dira administrazioaren ondorio guztietarako.
Erroldatuta egoteak ematen du, besteak beste, hautatzeko eta hautatua izateko eskubidea, udal zerbitzuak (esaterako, udaleko kirol instalazioak) erabiltzeko eskubidea, Udalak ematen dituen bekak eta diru-laguntzak jasotzeko eskubidea, etab.
Erroldatzea helbide bati dagokio beti.
Dokumentazioa
*Biztanleen Udal erroldan egoitza aldatzeagatiko altako agiria
*Etxebizitza egiaztatzen duen agiria (OHZ erreziboa, eskritura edo alokairuaren kontratua)
*Eskatzailearen NAN-IFZ txartela eta fotokopia
*Atzerritarren kasuan Atzerritarren Identifikazio-Zenbakia (AIZ) edo pasaportea, ordena horretan
*Errolda-baimena, jabeak edo etxebizitzan erroldatuta agertzen den errentamendu-kontratuaren titularrak sinatuta.
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre
Telefonoz
