Tramiteak
ETXEBIDE-N IZENA EMATEKO ESKAERA ETA UDAL ETXEBIZITZEN SUSTAPENA
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Getxoko Udalak etxebizitza politika berritzailea dauka une honetan, etxebizitza behar duten pertsonei lagunduz eta etorkizunean espekulazioa egotea galaraziz, horrek ez lukeelako arazoa konponduko, larritu baizik.
Etxebizitza eskaintza zabala dagoen arren, biztanle-talde askok, diru-sarrera ertain eta txikiekin, batez ere gazteak, gero eta egoera okerragoan daude lehenbiziko etxebizitza arrazoizko prezioan erosi ahal izateko. Getxoko Udalak defizit hori asebete nahi du, babes ofizialeko etxebizitzak sustatuz.
Honelako etxebizitzak eta eranskinak (garajeak eta trastelekuak) eskuratzeko, azalera eskubidea eratu behar da, GEHIENEZ 50 URTEKO EPERAKO
Eskakizunak
*Udal Etxebizitzak: Getxon erroldatuta egotea sustapen bakoitzean adierazitako gutxieneko denboran (kontsultatu sustapenen pleguak)
*Diru-sarrerak egiaztatzea finkatutako gutxieneko eta gehieneko mugaren barruan
*Etxebizitzarik ez edukitzea
*Etxebizitza edo finantza-laguntzen adjudikaziorik ez egotea
*Pertsona ezinduentzako etxebizitzak: Urritasun fisiko edo mugitzeko urritasuna aitortuta edukitzea. Berau Osasun Ziurtagiri Ofizialaren bidez eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ziurtagiriaren bidez egiaztatu behar da
*Pertsona ezinduentzako etxebizitzak: etxebizitza baten jabea izatekotan, honek ez ditu sarbide eta igogailuei buruzko zehaztapenak bete behar. Horiek guztiak, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan jasota daude
Dokumentazioa
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
IDENTIFIKATZEKO:
-14 urtetik gorakoen bizikidetza-unitateko kideen Nortasun Agiri Nazionalaren, Pasaportearen edo egoitza-txartelaren fotokopia.
-Famili Liburuaren fotokopia, adin txikiko seme-alabak badaude.
-Banaketa edo dibortzioa egonez gero, hitzarmen araupetzailea, adin txikiko seme-alaben zaintza, edukiz gero, justifikatzen duen epai judizialarekin batera.
EGOITZA egiaztatzeko:
-Etorkizuneko titularren erroldatzeko oraingo ziurtagiria, antzinatasuneko data adierazita (egun/hilabete/urtea).
-Egiaztatzea etorkizuneko titularren bat atzerrian bizi diren euskal kolektibitateen kidea dela.
MUGIKORTASUN MUGATUKO EZINTASUNA egiaztatzeko:
-Mugikortasun mugatiko ezintasunaren izaera eta mailaren egiaztagiria, Foru Aldundiak emana: gurpil-aulkia, bi mailaren mende egotea edo 7 eta 15 puntu bitartean edukitzea.
URRITASUN PSIKIKOA egiaztatzeko:
- Urritasun psikikoaren izaera eta mailaren egiaztagiria, Foru Aldundiak emana, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 15. eta 16. kapituluen arabera.
SARRERA EKONOMIKOAK egiaztatzeko (etorkizuneko titular guztienak):
1.PFEZ aitortzeko beharra baduzu edo berau aitortu baduzu, hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzu:
-Kotizazio gabeko prestazioak jasoz gero, horien ziurtagiria (pentsioak, errenta salbuetsiak, kargatik salbuetsitako dietak,...).
2.PFEZ aitortzeko beharrik ez baduzu (eta ez baduzu aitortu), hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzu:
-Besteren konturako langileei dagokienez, enpresak edo enplegatzaileak emandako agiria, ekitaldi horri dagozkion kontzeptu guztiengatik jasotako sarrera gordin guztiei buruzkoa.
-Pentsiodun eta edozein beka, prestazio edo sorospenen (Gizarte Ongizateko laguntzak barne) jasotzaileei dagokionez, horien ziurtagiria, aipatutako ekitaldiari dagokionez .
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre