Tramiteak
MANUEL GAINZA APARKALEKUKO EGOILIAR PLAZA ESKATZEA
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Kontratuaren iraupena urtebetekoa (1) izango da, kontratua formalizatzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori ofizioz luzatuko da, alderdietako batek hilabete lehenago ebazpena eskatzen ez badu. Gehieneko epea, guztira, 4 urtekoa izango da.
Ordaindu beharreko prezioak izango dira Getxoko Udalaren Prezio Publikoak arautzen dituen Akordioan zehazten direnak.
Partzelaren esleipena sinatu aurretik, ordaindu beharko dute Manuel Gainza Aparkalekuaren Barne Erregimeneko Araudian adierazitako zenbatekoa. Gaur egun, zenbateko hori urteko kuota baten ordainketa aurreratua da, 1.016,40€ BEZa barne (hau da, 87,4€/hileko), banku-transferentzia eginez Getxoko Udalak adierazitako kontuan.
Halaber, esleipena formalizatu aurretik, 3,00 euro (BEZa barne) ordaindu beharko dute egoiliar-txartelaren jaulkipen gisa, txartela nahitaezkoa da instalazioa erabili ahal izateko. Zenbateko hori ez da inola ere itzuliko.
Nahitaezko fidantza ezartzen da: HILABETEKO BAT (1), BEZik GABE, hau da, 70 euro, eskudirutan ordaindu beharrekoa.
Eskakizunak
- Adin nagusikoa izatea.
- Getxon erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunez, eskabideak aurkezteko epea irekitzeko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, eta helbidea une bakoitzean dagokion eragin-eremuaren barruan egotea.
Antzinatasunerako salbuespen izango da eragin-eremuaren barruan etxebizitza eskuratzea (bertan erroldatuta egon beharko da). Etxebizitza erosi izana egiaztatzeko, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko da (hala badagokio, salerosketa-eskritura, jaraunspena...).
- Gidabaimena indarrean izatea.
- Turismo-ibilgailu baten titular edo erabiltzaile esklusiboa edo horren baliokidea izatea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ondorioetarako.
- Ez egotea indarrean dagoen legedian ezarritako ezintasun edo bateraezintasun kausetako batean.
Dokumentazioa
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
AEB
Web: https://www.getxo.eus/aeb
Aurrez aurre
Postaz
Telefonoz