Tramiteak
BAIMEN-ESKAERA SAN NIKOLAS APARKALEKUKO PLAZAK IBILGAILU AUTOMOBILENTZAT ERABILTZEKO
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Baimenaren iraupena bi (2) urtekoa izango da, kontratua formalizatzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori bi urtez (2) luzatuko da, hau da, gehienez ere 4 urtez.
Banakako prezio-tasa dago lurzati bakoitzerako, eta OHZ ordaintzen da.
Nahitaezko fidantza ezartzen da, tasaren BI (2) HILEKO ZENBATEKOA dirutan dena.
Eskakizunak
- Adinez nagusia izatea.
- Getxon erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunaz, eskabideak aurkezteko epea irekitzen duen iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, eta helbidea dagokion aparkalekuaren eragin-eremuaren barruan egotea (III. ERANSKINA); edo data horretatik aurrera urtebete baino gutxiagoko epean, etxebizitza bat eskuratu izana eragin-eremuaren barruan, non behar bezala erroldatuta egongo den, etxebizitzaren salerosketa-eskritura publikoaren bidez egiaztatuko dena.
- Gidabaimena indarrean izatea.
- Turismo-ibilgailu baten edo baliokide baten titularra edo erabiltzaile esklusiboa izatea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ondorioetarako. Ibilgailua eskatzailearen titulartasunekoa ez bada, egiaztatu egin beharko du ibilgailua ezkontidearena edo izatezko bikotekidearena dela, edo renting-a, enpresa-ibilgailua edo antzekoa dela.
- Indarreko legerian ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasun-kausaren batean sartuta ez egotea.
Dokumentazioa
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
AEB
Web: https://www.getxo.eus/aeb
Aurrez aurre