Tramiteak
LAUGARREN KATEGORIAKO ARMEN TXARTEL-ESKAERA
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
A TXARTELA (bost urteko indarraldia)
1) Aire edo gas konprimitu bidez abiarazten diren armak, eskopetekin parekatu gabeak:
- Karabinak eta pistolak – tiro semiautomaikoa eta errepikapena.
- Akzio bikoitzeko errebolberrak
2) Kirol-aisialdian erabiltzeko armak, tiro automatikoarekin. Airsoft edo Paintball.
A MOTAKO txartelek gehienez ere bost urteko indarraldia dute, eta ondoren berritu egin behar dira. Ezin izango dira mota horretako sei arma baino gehiago eduki.
B TXARTELA (balio iraunkorra)
1) Aire edo gas konprimitu bidez abiarazten diren armak, eskopetekin parekatu gabeak.
- Karabinak eta pistolak – Arima laua edo marraduna eta tiro bakarrekoa.
- Akzio sinpleko errebolberrak.
2) Kirol-aisialdian erabiltzeko armak, malguki edo eragingailu bidez martxan jartzen direnak. Airsoft edo Paintball.
Eskatzaileak:
- Adin nagusiko pertsona fisikoak.
- 14tik 18 urtera arteko pertsona fisikoak, guraso-ahala edo tutoretza duenaren baimenarekin.
Eskakizunak
- Zigor-aurrekaririk ez izatea.
- Trebetasun psiko-fisiko egokiak dituela egiaztatzea, armak erabiltzean bere buruari edo besteei kalterik sortuko ez diola egiaztatzeko.
Dokumentazioa
• Eskatzailearen edo ordezkariaren NAN edo AIZ txartela (originala eta kopia)
• 4. kategoriako armen txartel-eskaera (DN.344)
• Armaren jabetza eta ezaugarriak jasotzen dituen faktura, bereziki ezaugarri hauek: marka, modeloa, kategoria, mota, kalibrea eta serie-zenbakia (originala eta kopia).
• Ez daukat fakturarik. 4. kategoriako armen jabetza-adierazpena (DN.346)
• Zigor-aurrekaririk ez izatearen ziurtagiria. Baimena datuak kontsultatzeko edo egiaztatzeko – Lizentzia 4. kategoriako armetarako (DN.364)
• Trebetasun psiko-fisikoaren txostena, sei hilabeteko indarraldia duena.
• Arma (Udaltzaingoaren Administrazio Unitatean erakutsi beharko da, armaren datuak egiaztatzeko).
Txartelaren edo armaren EGOERA ALDATZEN den kasuetan:
• Txartela berritzea.
1. Gaur egungo txartela
2. Titularraren NAN edo AIZren kopia, partikular bati erosiz gero edo txartela berrituz gero. Armei lotutako komunikazioak eta berritzeak (DN.345)
3. Trebetasun psiko-fisikoaren txostena, sei hilabeteko indarraldia duena.
4. Zigor-aurrekaririk ez izatearen ziurtagiria. Baimena datuak kontsultatzeko edo egiaztatzeko– Lizentzia 4. kategoriako armetarako (DN.364)
• Txartela bikoiztea, galdu izanagatik
1. Salaketa txartela galdu izanagatik.
2. Armei lotutako komunikazioak eta berritzeak (DN.345)
• Arma galtzea
1. Salaketa arma galdu izanagatik.
2. Armei lotutako komunikazioak eta berritzeak (DN.345)
• Arma suntsitzea
1. Arma Guardia Zibilaren Arma Kontu-Hartzailetzan (Arene 6, Algorta) utzi izanaren frogagiria
2. Armei lotutako komunikazioak eta berritzeak (DN.345)
• Etxebizitza aldatzea
1. Errolda-ziurtagiria.
2. Armei lotutako komunikazioak eta berritzeak (DN.345)
• Arma eskualdatzea (eskuratzailearen identifikazioa)
1. Partikular bati erosi baldin bazaio, titular berriaren NAN edo AIZ
2. Aurreko titularraren NAN edo AIZ (kopia).
3. Armaren txartel originala
4. Armei lotutako komunikazioak eta berritzeak (DN.345)
Adingabeak: Eskatutako dokumentazio guztia adingabearen izenean egongo da, zigor-aurrekarien eskaria izan ezik.
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre