Tramiteak

DIRULAGUNTZARAKO ESKAERA GETXOKO UDALERRIAN ETXEBIZITZA ALOKATZEKO

Kudeaketa Unitatea

ONDAREA

Deskribapena

Dirulaguntzak Getxoko gazteek etxebizitza alokatzeko 2020. urtean.

Eskakizunak

- Eskatzaileak, diruz lagunduko den epean, 18 eta 35 urte artean izan beharko ditu.

- Errentamendu-kontratu baten titularra izan behar da ohiko bizilekurako, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2020ko abenduaren 31ra artekoa sinatuta; kontratuaren gutxieneko iraupena urtebetekoa izango da.

- Kontratuaren hileko errenta ezin izango da 900 eurokoa baino handiagoa izan (garaje-, trasteleku- eta erkidego-gastuak kanpo), oinarrietan jasotako ohiz kanpoko kasuan izan ezik.

- Eskatzailea Getxoko udalerrian erroldatuta egon beharko da eskaera aurkezteko unean, gutxienez urtebete lehenagotik etenaldirik gabe, edo 3 urtez etenaldiekin azkeneko bost urteetan, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik zenbatzen hasita. Bestela, 10 urtez, gutxienez, Getxoko udalerrian.

- Eskatzaileak dirulaguntzaren xede den etxebizitza horretan bertan egon beharko du erroldatuta diruz lagun daitekeen aldian.

- Etxebizitzan erroldatuta egongo dira soilik errentamendu-kontratuaren titularrak eta, egotekotan, 18 urtetik beherako emantzipatu gabeko adingabeak aurrekoen kargupean badaude.

- Bizikidetzako unitateko pertsona guztiak dirulaguntzaren xede den etxebizitzan erroldatuta egongo dira, eta ohiko egoitza iraunkor bezala izango dute.

- Arau orokor gisa (kontsultatu salbuespenak oinarrietan), eskatzaileak ez du etxebizitzarik izango jabetzan, eta ez du izango azalera-eskubiderik edo usufrukturik eskaera egin duen unean eta diruz lagundutako aldian. C motako bizikidetzako unitateetan, beste senar/emaztea edo egitatezko bikotekidea ere ezin izango da horrelakoren baten jabe izan, nahiz eta eskatzaile gisa aurkeztu ez.

- A eta B motako bizikidetzako unitateak osatzen dituzten eskatzaileen urteko diru-sarrera gordinak (2019ko edo 2020ko PFEZ, kontratuaren dataren arabera) ez dira, bakarka, 25.000 euro baino gehiago izango; eta eskatzaileek C motako bizikidetzako unitateak osatzen badituzte, bien artean, ezin izango dute 39.000 euroko kopurua gainditu, nahiz eta eskatzailea horietako bat baino ez izan.

- Eskatzaile guztiek Getxoko Udalarekiko zergak, tasak, arielak eta zehapenak eguneratuta izango dituzte eta zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izango dituzte.

- Eskatzailea ez da egongo Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntza Orokorren Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan.

- Eskatzailea ezin izango da izan aldi berean beste erakunde batzuek alokairurako emandako laguntza edo dirulaguntza baten onuraduna.

- Ez jaso izana, ez eskatzaile moduan, ez bizikidetzako unitateko kide gisa, Getxoko Udalak aurreko deialdietan udalerriko gazteei emandako etxebizitzaren alokairuko gastuentzat emandako dirulaguntzarik.

- Alokatutako etxebizitzak Getxon egon behar du, bizigarritasun-lizentzia eduki eta udal-erroldan alta emanda izan.

Dokumentazioa

Deialdia arautzen duten berariazko oinarrien seigarren oinarrian zehaztutakoa.

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak

AEB

Administrazio Elektroniko Bulegoa - Alokairurako dirulaguntzak
Tramitazioa

Web: https://www.getxo.eus/aeb

Aurrez aurre

HAB Algorta – Etxebizitza eta Ondarea
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48991

Telefonoa:944660366

E-maila: ondarea@getxo.eus

Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko

Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak

Epea igaro bada, eta ebazpena berariaz ematen ez bada, ulertuko da dirulaguntzaren eskaera atzera bota dela.

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia

2020. urtean etxebizitzaren alokairu-gastuetarako Getxoko gazteei dirulaguntzak emateko oinarri bereziak 2020. urtean etxebizitzaren alokairu-gastuetarako dirulaguntzak emateko oinarri bereziak.pdf

Erantsitako agiriak

Dirulaguntza-eskaera Getxoko udalerrian etxebizitza alokatzeko DN.304 Solicitud subvencion alquiler vivienda.doc

Dirulaguntzaren informazioaren laburpena DN.309 Subvenciones alquiler vivienda en Getxo.doc