Tramiteak
OBREN ELEMENTU OSAGARRIETARAKO LIZENTZIA, GUNE ETA BIDE PUBLIKOETAN
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
IZAPIDEAK
Dagokien esku-hartze erregimena prozedura erraztua da, salbu obrek galtzada hartzen badute edo oinezkoentzako aukerako pasabide bat jarri behar bada, kasu horietan prozedura arrunta medio bideratu behar baitira
Eskakizunak
Era horretako baimenak eskuratzeko ezinbestekoa da elementu osagarri horiek barne hartzen dituen obra nagusia egiteko ahalmena ematen duen titulua edukitzea
Dokumentazioa
1.1. Dagokion eskariaren inprimaki normalizatua: prozedura erraztua edo arrunta.
1.2. Eskatzaile, sustatzaile edo ordezkariaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa eta ordezkaritzaren ziurtagiria.
2. Dokumentazio espezifikoa:
2.1. Eremu publikoa hartzen denean, galtzada hartu behar ez bada edo oinezkoentzako aukerako ibilbiderik jarri behar ez bada:
- Eremu publikoaren gaur egungo planoa, udal-kartografia oinarri hartuta eta honako hauek adierazita: espaloia, galtzada, aparkalekua, kutxatilak, argi publikoak, lorategiak, zuhaitzak, eserlekuak, hondakin-edukiontziak…; funtsean, eragin-eremuko hiri-elementu guztiak.
- Aurreikusitako instalazioen planoa, udal-kartografia oinarri hartuta: edukiontzia, bilketa-tokia, makineria, obra-etxola, aldamioa, hesiak, garabia edo/eta karga-jasogailua… Hala badagokie, oinezkoentzako aukerako ibilbideak jarri behar dira, baita edukiontzietarako aukerako kokaguneak ere, betiere kutxatilak libre utzita.
- Memoria: batetik, adierazteko zenbateko eremu publikoa hartuko den (azalera) eta zenbateko epean; eta bestetik, eragin-eremuko hiri-elementuen aldaketak justifikatzeko.
2.2. Erabilera eta jabari pribatu edo publikoko eremuetan aldamioak instalatzen direnean, galtzada hartu behar ez bada edo oinezkoentzako aukerako ibilbiderik jarri behar ez bada:
- Emandako obra-baimenaren fotokopia.
- Kokapena: jarduera gauzatu nahi den eraikina, lursaila, lokala… non dagoen azaltzea, Udalaren kale-izendegiaren (edo udal-kartografiaren) plano, krokis edo fotokopia batean.
- Hartuko den eremu publikoaren azalera eta hartzea aurreikusitako epea.
- Aldamioa jartzeko proiektua, goi-mailako teknikari batek izenpetua eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsia. Proiektuan honako hauek zehaztu behar dira: aldamio mota eta aldamioaren ezaugarriak, muntatze- eta desmuntatze-lanak teknikari batek ikuskatuko dituenaren bermea, oinplanoaren eta ebakiduraren planoak, irisgarritasunari buruzko 68/200 Dekretua betetzen denaren justifikazioa, seinaleak, hartuko den eremu publikoaren azalera eta hartzea aurreikusitako epea, aldamioa muntatzeko eta desmuntatzeko egunak...
2.3. Obretako garabiak eta/edo karga-jasogailuak eremu publikoan instalatzen direnean, galtzada hartu behar ez bada edo oinezkoentzako aukerako ibilbiderik jarri behar ez bada:
- Emandako obra-baimenaren fotokopia.
- Kokapena: jarduera gauzatu nahi den eraikina, lursaila, lokala… non dagoen azaltzea, Udalaren kale-izendegiaren (edo udal-kartografiaren) plano, krokis edo fotokopia batean.
- Hartuko den eremu publikoaren azalera eta hartzea aurreikusitako epea.
- Garabia jarri behar izanez gero, lursailaren erresistentzia-ziurtagiria, goi-mailako teknikari batek sinatua.
- Garabia edo karga-jasogailua instalatuko duen enpresaren ziurtagiria, behar bezala instalatuko dela ziurtatzen duena.
- Instalazio-asegurua.
- Garabiaren edo karga-jasogailuaren kokapenaren planoa, eskalan eta udal-kartografia oinarri hartuta, proiektua egin duen goi-mailako teknikariak edo obra-zuzendariak izenpetua; garabiaren kasuan, planoan besoaren ekortze-eremua adierazi behar da.
2.4. Eremu publikoa hartzen denean, galtzada ere hartu behar bada edo oinezkoentzako aukerako ibilbideren bat jarri behar bada:
- Eremu publikoaren gaur egungo planoa, udal-kartografia oinarri hartuta eta honako hauek adierazita: espaloia, galtzada, aparkalekua, kutxatilak, argi publikoak, lorategiak, zuhaitzak, eserlekuak, hondakin-edukiontziak…; funtsean, eragin-eremuko hiri-elementu guztiak.
- Aurreikusitako instalazioen planoa, udal-kartografia oinarri hartuta: edukiontzia, bilketa-tokia, makineria, obra-etxola, aldamioa, hesiak, garabia edo/eta karga-jasogailua… Hala badagokie, oinezkoentzako aukerako ibilbideak jarri behar dira, baita edukiontzietarako aukerako kokaguneak ere, betiere kutxatilak libre utzita.
- Memoria: batetik, adierazteko zenbateko eremu publikoa hartuko den (azalera) eta zenbat denboran; eta bestetik, eragin-eremuko hiri-elementuen aldaketak justifikatzeko.
2.5. Aldamioak eremu publikoan instalatzen direnean, galtzada ere hartu behar bada edo oinezkoentzako aukerako ibilbideren bat jarri behar bada:
- Emandako obra-baimenaren fotokopia.
- Kokapena: aldamioa non jarriko den azaltzea, Udalaren kale-izendegiaren (edo udal-kartografiaren) plano, krokis edo fotokopia batean.
- Hartuko den eremu publikoaren azalera eta hartzea aurreikusitako epea.
- Aldamioa jartzeko proiektua, goi-mailako teknikari batek izenpetua eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsia. Proiektuan honako hauek zehaztu behar dira: aldamio mota eta aldamioaren ezaugarriak, muntatze- eta desmuntatze-lanak teknikari batek ikuskatuko dituenaren bermea, oinplanoaren eta ebakiduraren planoak, irisgarritasunari buruzko 68/200 Dekretua betetzen denaren justifikazioa, seinaleak, hartuko den eremu publikoaren azalera eta hartzea aurreikusitako epea, aldamioa muntatzeko eta desmuntatzeko egunak...
2.6. Obretako garabiak eta/edo karga-jasogailuak eremu publikoan instalatzen direnean, galtzada ere hartu behar bada edo oinezkoentzako aukerako ibilbideren bat jarri behar bada:
- Emandako obra-baimenaren fotokopia.
- Kokapena: garabia eta/edo karga-jasogailua non jarriko den azaltzea, Udalaren kale-izendegiaren (edo udal-kartografiaren) plano, krokis edo fotokopia batean.
- Hartuko den eremu publikoaren azalera eta hartzea aurreikusitako epea.
- Lursailaren erresistentzia-ziurtagiria, goi-mailako teknikari batek sinatua.
- Garabia edo karga-jasogailua instalatuko duen enpresaren ziurtagiria, behar bezala instalatuko dela ziurtatzen duena.
- Instalazio-asegurua.
- Garabiaren edo karga-jasogailuaren kokapenaren planoa, udal-kartografia oinarri hartuta, proiektua egin duen goi-mailako teknikariak edo obra-zuzendariak izenpetua; garabiaren kasuan, planoan besoaren ekortze-eremua adierazi behar da
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre