Tramiteak
LOKALEN ESLEIPENA ETA ERABILERA. GOBELAURRE ETA URGULL ZENTROAK
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Beraz, gizarte-ekimenaren lana bultzatu nahi da, batez ere gizarte-ekintzaren alorrean lan egiten duten Getxoko hainbat elkartek parte hartu ahal izango duten espazio eta baliabideak antolatuz, betiere, dokumentu honetan biltzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Jarduera hauek ezin izango dira burutu: oro har, jendearentzat irekiak diren zerbitzuak eskaintzea, produktuen salmenta, edo beste edozein jarduera ekonomiko edo material. Eta baita zarata, edo zaborra sortzen duten jarduerak edo zentroan egiten diren beste jarduerei traba egiten dietenak
Eskakizunak
• Legez eratuta egotea
• Izaera juridiko propioa izatea
• Irabazteko asmorik ez izatea
• Behar bezala erregistratuta egotea Getxoko Udaleko edota Eusko Jaurlaritzako elkarte/fundazioen erregistro(et)an
• Gizarte Segurantza, zerga arlo (Ogasuna) eta Getxoko Udalarekiko (laguntzen justifikazioa, zorrak, etab.) betebeharrak egunean izatea
• Izaera sozialeko helburuak izatea, berdintasun, gizarte-justizia eta giza eskubideak erabat errespetatzeko irizpideetatik abiatuz
• Egitura ireki eta parte hartzaileak izatea, lan egitean gardentasun, parte-hartze demokratikoko irizpideak izatea, boluntario edota bazkideen koordinazio, erantzukidetasun eta protagonismoa sustatuz.
Kultura, kirol eta gazte izaerako entitateak eta alderdi politikoak araudi kanpo geratu dira, baita enpresa- eta sindikatu-elkarteak ere.
Dokumentazioa
Dagokion erregistroko inskripzioaren egiaztagiriaren kopia (lehenago aurkeztu ez baldin bada).
Erakunde eskatzailearen IFKren fotokopia (lehenago aurkeztu ez baldin bada).
Erakundearen ordezkaritza-organo(a)(e)k egindako aitorpena. Bertan, zuzendaritza batzordearen osaera eguneratua agertuko da (lehenago aurkeztu ez baldin bada).
Federazioek, konfederazioek, koordinakundeek, sareek edo oinarrizko elkarteen beste edozein osaera-organok aitorpen hau bidaliko dute osatzen duten elkarteetara, bertan barne hartuta horien izen-zerrenda.
Erakundeak eskaera aurkeztu baino urtebete lehenago burututako jardueren memoria.
Erakundearen azken ekitaldiko memoria ekonomikoa.
Lokalaren erabilera lagako den urterako jardueren proiektua.
Erakundearen Erantzukizun Zibil (E.Z) eta Istripuen aseguruen kopia (Dokumentu hori lokala eman eta hilabetera aurkeztuko da).
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre