Tramiteak
TXOSTEN-ESKAERA ZIRKULAZIO-ISTRIPUAZ
Kudeaketa Unitatea
UDALTZAINGOA
Deskribapena
Istripuaren txostena: Argiketen Unitatera atxikitako agenteek Getxoko udalerriko zirkulazio-istripuetan egindako jarduketaren emaitza. Bertan gertaerak deskribatzen dira inplikatutako alderdien bertsioen arabera, baita esku hartu duten agenteen balorazio subjektiboa ere, beharrezkoa balitz. Txostenean eransten dira ibilgailuetan izandako eta bide publikoaren gainerako elementuen kalteen argazkiak.
Eskakizunak
*Interesatua edo legezko ordezkaritza izatea eta aseguratzaileen kasuan, poliza baten egiaztapena.
*BASKES2BXXX/ES91/2095/0022/04/3200600253 kontu zenbakian dagokion tasa ordaintzea (14 €).
Dokumentazioa
*Eskatzailea parte ez bada, dokumentu juridikoa (apud acta) bere izenean jarduteko
*Kasuan kasuko tasa kontuan ordaindu izanaren egiaztagiria.
* Istripuaren txostenaren eskabidea, aseguru enpresak edo legezko eskuordeak aurkeztutakoa.
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
AEB
Administrazio Elektronikoko Bulegoa (ONA edo NAN elektronikoa)
Tramitazioa
Web: https://www.getxo.eus/aeb
Aurrez aurre
Udaltzaingoaren Administrazio Unitatea
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Alango 25
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48992
HAB Algorta
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Torrene 3
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
Telefonoa:944660366
E-maila: hab.algorta@getxo.eus
HAB Areeta/Romo
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Mesedeetako kalea 13
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Areeta
Posta kodea:48930
Telefonoa:944660266
E-maila: hab.romo@getxo.eus
Telefonoz
Udaltzaingoaren Administrazio Unitatea
Informazioa
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telefonoa:944660202
Indarrean dagoen araudia
Administrazio-agiriak luzatzeagatiko tasa arautzen duen zerga ordenantza
normativa_eu.htm
Erantsitako agiriak
Istripu txostenaren eskaera
DN.34 Solicitud de informe de accidente.doc