Tramiteak
LARRIALDI EDO LAGUNTZA HUMANITARIOETAKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Laguntza humanitarioko eta laguntza emerjentezko proiektutzat jotzen dira gerra egoeren emaitzak arintzekoak eta/edo oinarrizko beharrizanei aurre egitekoak, baldin eta ustekabekoengatik ez badira lankidetza, sentiberatze eta garapenerako hezkuntzako proiektuak egiteko diru-laguntzen emakida arautzen duen deialdiaren I. tituluaren artikulatuan sartu
Eskakizunak
*Aurreko dirulaguntzen justifikazioa eginda izatea
*Zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharren ordainketa egunean izatea
*Erakunde-taldeei dagokienez, guztiek bete behar dituzte aurreko eskakizun guztiak
*Ez izatea Administrazio Publiko eta aurrezki erakundeen mendeko erakunde eta zerbitzuen titularrak
*Tokiko bazkide hau nortasun juridikoa duen erakundea izan beharko da, irabazteko asmorik gabekoa, dagokion erregistroan formalki eratuta eta inskribatuta. Tokiko bazkidea erakunde bakar batek edo taldekatutako bi erakunde edo gehiagok osatu ahal izango dute
*Sustatu eta laguntzea proiektuaren onuradunek horren faseetan parte har dezaten
*Diskriminatzaileak ez izatea arraza, sexu, erlijio edo iritzi arrazoiengatik
*Kofinantzatua izatea gutxienez % 20an erakunde eskatzailetik, toki-erakunde/onuradunetik edo beste finantzaketa-iturri publiko edo pribatu batzuetatik datozen kanpoko baliabideei esker
*Proiektu bideragarriak eta iraunkorrak izatea
*Erabilitako baliabideen, egin beharreko ekintzen eta horien bidez lortu beharreko emaitzen arteko harreman koherentea azaltzea
*Proiektuaren aurrekontu zehatza eta egin beharreko gastuen programazioa sartzea
*Ez da finantzatuko indarrean dagoenaren aurreko urteetan egindako gasturik
*Gehienez ere, diru-laguntza erakunde eskatzailean sartu eta hurrengo hiru hilabetean hastea
*Proposatutako jarduerak, gehienez ere, bi urteko epean bukatu behar dira
*Eskatzaile bakoitzak, gehienez ere, bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu laguntzen deialdian, bat titulu bakoitzerako
*Eskatzaileek zehaztu egin behar dute deialdira aurkeztutako ekintzengatik bestelako erakunderen aldetik laguntzak eskatu edo jaso dituzten. Horrela izanez gero, horien zerrenda aurkeztu behar dute, zenbatekoa eta xedea zehaztuta
*Garapen-proiektuaren barruan Getxon egiteko sentsibilizazio-ekintzak jasoko dira, “Getxotik Mundura” topaketen esparruaren barruan edo Udalak egoki deritzon bestelako esparruetan, bestelako eremu batzuetan aurkezteari kalte egin gabe
Dokumentazioa
*Erakundearen IFK
*Eskatzailearen NAN-IFZ eta fotokopia
*Ekitaldian zehar bideratuko diren jardueren proiektu xehea. Bertan, gutxienez, datu hauek jaso beharko dira: jarduera bakoitzaren azalpena, nori zuzenduta dagoen eta dituen xedeak, bai eta aurreikusitako aurrekontua ere
*Proiektuaren laburpena
*Diruz laguntzeko eskatzen den jarduera edo proiektuari dagozkien eskaera aurkeztu aurreko urteko sarrera eta gastuen balantzea, bai eta eskaera egiten den urteko aurrekontua ere
*Dagozkion erregistroko edo erregistroetako inskripzio-ziurtagiria, bai eta erakundearen Estatutuen kopia ere, izena emanda dagoen Erregistroak behar bezala zigilatua
*Ogasuneko ziurtagiria, dituen zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena. Zergak Getxoko Udalari ordaindu behar dizkioten elkarteek Udalak ofizioz emandako aitorpen zehatza ere aurkeztuko dute
*Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekiko betebehar-harremana duenetan
* Izaera bereko dirulaguntza edo bestelako laguntzen barruan hasitako ezein diru-ateratze edo zigor prozeduratan sartuta ez egotearen aitorpena
*Eskabideak xede dituen ekintzengatik eskatutako beste edozein laguntzaren egoeraren aitorpena (emanda edo tramitazioan)
*Kasua bada, dagokion erregistro administratiboan izena ematearen agiria, erakundeen parte-hartzea proiektuan, laguntza ematen zaion herrialdeko tokiko agenteek parte hartzeko konpromisoak, eta hitzarmen-proiektua tokiko bazkidearekin
*Kasua bada, bideragarritasun-azterlanak
*Kasua bada, ondasun higiezinen edo lur-sailen jabetzaren ziurtagiriak
*Erakunde taldeek aurkeztutako eskabideen kasuan, beraien araubideko hitzarmena
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
AEB
Web: https://www.getxo.eus/aeb