Tramiteak
OBRETARAKO ETA/EDO JARDUERARAKO LIZENTZIAREN TITULARTASUN-ALDAKETAK
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
IZAPIDETZEA.
Aurretiko komunikazioaren erregimenaren mende.
• Aurretiko komunikazioa
Aurretiko komunikazioa agiri estandarizatu batean egin beharko da, jarraian zehaztutako den dokumentazio zehatzarekin batera, Udalean aurkeztuko dena; hark egiaztatuko du jarduera egintza komunikatu gisa izapidetu daitekeen eta dokumentazio osoa aurkeztu den.
Behin egiaztatuta, agiria onartuko da, eta eskaeraren kopia emango zaio interesdunari, onarpenarekin batera. Kopia horrek balioko du Administrazioa jakinaren gainean dagoela egiaztatzeko, eta eskatzailea gaituko du, xede duen jarduerari hasiera eman diezaion. Eskaeraren kopia jardueraren xede den lokalean erakutsi beharko da, edo obraren tokian.
Udaleko Zerbitzuek dokumentazioa aztertuko dute, eta, hala badagokio, ikuskapeneko bisita egingo dute, jarduera komunikazioari eta ordenamendu juridikoari egokitzen zaizkion egiaztatzeko. Dokumentazioa eta/edo ikuskapeneko bisita aztertu eta gero, txostena igorriko da, hilabeteko epean, jarduera aplikaziozko araudiari egokitzen zaiola egiaztatuz
Dokumentazioa
1.1.- Aurretiko komunikazioaren inprimaki estandarizatua
1.2.- Ordezkaritzaren egiaztagiria, hala badagokio (zuzenbidean onargarria den edozein bitarteko erabilita).
2.- Dokumentazio zehatza:
2.1.- Lizentziaren fotokopia edo eskaeraren kopia, indarrean, aurretiko komunikazioen kasuan, titularra aldatu nahi den kasuetan.
2.2.- Titular berriaren deklarazioa, atxikitako zamak eta erantzukizunak bere gain hartzen dituela adieraziz.
2.3.- Aurreko titularraren adostasun-egiaztagiria
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre