Tramiteak
JABARI ETA ERABILERA PRIBATUKO LURRETAN ZUNDAKETAK ETA PROSPEKZIOAK EGITEA
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Izapideak:
1. Aurreko komunikazioa
Aurreko komunikazioa dokumentu normalizatu batean egin behar da eta Udalari aurkeztu behar zaio, beherago zehaztuta dagoen dokumentazio espezifikoarekin batera. Gero, Udalak egiaztatu behar du obra jarduera komunikatu gisa bideratu daitekeela eta dokumentazio guztia aurkeztu dela.
Behin hori egiaztatuta, dokumentua onartuko da eta interesdunari eskariaren kopia eta dokumentuaren onarpena emango zaizkio. Kopia hori Administrazioa jakinaren gainean dagoenaren egiaztagiritzat hartuko da eta, beraz, interesdunak eskatutako jarduerari ekin ahal izango dio. Eskariaren kopia jarduera egingo den lokalean edo obra egingo den tokian ikusteko moduan jarri behar da.
Udal Zerbitzuek dokumentazioa aztertuko dute eta, hala badagokie, jarduera aztertzera joango dira, egiaztatzeko egindako komunikazioarekin eta ordenamendu juridikoarekin bat datorrela. Dokumentazioa eta/edo obrak aztertu ondoren, hilabeteko epean, txostena egingo da, ziurtatzeko jarduera aplikatu behar zaion araudiarekin bat datorrela.
Eskakizunak
Dokumentazioa
1.1. Aurreko komunikazioaren eskariari dagokion inprimaki normalizatua.
1.2. Kasu bakoitzean aplikatu behar den sektore-legeriaren arabera aurkeztu behar diren aldibereko baimenak.
Hala badagokie, baimen horiekin batera titularraren edo/eta eskatzailearen adierazpen bat aurkeztu behar da, non adierazi behar baituen baimena jasotzeko dokumentazioa Udalari eskariarekin batera aurkeztutako berbera dela.
1.3. Eskatzaile, sustatzaile edo ordezkariaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa eta ordezkaritzaren ziurtagiria.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA:
- Kokapena: jarduera gauzatu nahi den eraikina, lursaila, lokala… non dagoen azaltzea, Udalaren kale-izendegiaren (edo udal-kartografiaren) plano, krokis edo fotokopia batean.
- Memoria, honako hauek jasotzen dituena: esku-hartzearen helmena, erabiliko den makineria, erauzten den materialaren norakoa (hala badagokio) eta zarata eta bibrazioei buruzko ordenantzan era horretarako jardueretarako zehaztutako ordutegia betetzen denaren adierazpena.
- Esku-hartzearen aurrekontu xehatua
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre