Tramiteak
EGUZKI-OIHALAK, ERROTULUAK ETA ANTZEKOAK INSTALATZEA
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
IZAPIDEA.
Aurretiazko jakinarazpenaren esku-hartzeko araubidean ezarri dira.
Aurretiazko jakinarazpena dokumentu normalizatu batean egin beharko da eta, horrekin batera, ondoren erabakitako berariazko dokumentazioa aurkeztu beharko da Udalean; azken horrek jarduera jakinarazitako egintza moduan izapidetu daitekeen egiaztatuko du eta baita dokumentazio osoa aurkeztu den ere.
Egiaztatu ostean, dokumentua sartu egingo da, eta interesdunari sarrerarekin eskaera-kopia bat emango zaio. Kopia horrek adieraziko du Administrazioa jakitun dela eta eskatzailea gaituko du nahi duen jarduerari hasiera emateko. Eskaeraren kopia jardueraren xede den lokalean erakusgai jarriko da obraren tokian.
Udal Zerbitzuek dokumentazioa aztertuko dute eta, hala badagokio, ikuskapen-bisita egingo dute jarduera egindako jakinarazpenari eta ordenamendu juridikoari egokitzen zaion egiaztatzeko. Dokumentazioa edota ikuskapen-bisita aztertu ostean txosten bat egingo da hilabeteko epean, eta bertan jarduera araudi aplikagarriari egokitzen zaiola egiaztatuko da
Dokumentazioa
1.1.- Aurretiazko Jakinarazpenaren inprimaki normalizatua
1.2.- Kasu bakoitzean aplikagarria izango zen sektoreko legeriak eskatutako aurkeztutako baimenak. Aurkezten den baimenarekin batera, hala badagokio, titularraren edota eskatzailearen adierazpen bat aurkeztuko da eta bertan jasoko da, baimena lortu duen dokumentazioa eskaerarekin batera Udalean aurkeztutakoaren berbera dela.
1.3.- Teknikari eskudunak izenpetutako txostena, eraikuntza-babesa “udal-zaintzakoa” bada, eta bertan aurreikusitako esku-hartzea justifikatuko da, inguruneari nola egokitu zaion, zer integrazio morfologikoa eta abar izan duen justifikatuz eta, horrekin batera, esku-hartzearen inguruko eta hura dagoen eraikin-multzoaren argazkiak aurkeztuko dira.
1.4.- Dagokion emakida edo baimena egin nahi den esku-hartzeak jabari publikoa okupatzea edo erabiltzea dakarrenean.
1.5.- Eskatzaile, sustatzaile edo ordezkariaren identitatea eta ordezkaritza horren akreditazioa justifikatzen duen dokumentazioa.
2.- Berariazko dokumentazioa
- Kale-izendegiaren planoa, krokisa edo fotokopia (edo udalaren oinarri kartografikoarena) adieraziz jarduera proposatzen den kokalekua, eraikin, lokalaren eta abarren egoera, udalaren kale-izendegian azaltzen den helbidearekin.
- Horri buruzko Udal Ordenantza betetzen dela dioen justifikazioa, Planta, Fatxada eta Atalari mugatutako planoak aurkeztuz, bai eta instalazioaren egoera jasotzen duen argazkia ere.
- Aurrekontu zehatza (Obra-unitateak, neurketak eta unitateko prezioak)
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre