Tramiteak
URBANIZAZIO-OBREI ATXIKI GABEKO LUR-MUGIMENDUAK, GARBIKETA, LURRETATIK SASTRAKAK KENTZEA, ZOLATZEA, ETAB.
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Izapideak:
Egin nahi den jarduera motaren arabera, bi prozedura hauetako bati jarraituko zaio:
1. Aurretiko jakinarazpena
Garbiketa-lanak, sasitzak kentzea, mantentze-lanak, lorategiak egitea, zolatzea eta horien antzeko lanak badira, eta erabilera pribatuko espazio libreak erabiltzeko eta mantentzeko beharrezko instalazioak badira, egungo eraikinaren ondoan edo finkaren mugatik hiru metroko distantziara dagoen eta metro bateko garaiera gainditzen ez duen hasierako lurraren sestrak edo profilak ez badira aldatzen.
Aurretiko jakinarazpena agiri normalizatu baten bidez egin beharko da. Horrekin batera, geroago eskatzen den berariazko dokumentazioa aurkeztu beharko da Udaletxean. Udalak, jakinarazitako ekintza moduan bideratu ahal den eta dokumentazio osoa aurkeztu den egiaztatuko du.
Hori egiaztatuta, dokumentua erregistratuko da, eta eskaeraren kopia bat emango dio interesdunari. Kopia horrek Administrazioak horren berri duela egiaztatuko du, eta eskatzaileak nahi duen jarduera egin ahalko du. Eskaeraren kopia jarduera egingo den lokalean edo lanak egingo diren tokian ikusgai jarriko da.
Udal Zerbitzuek dokumentazioa aztertuko dute, eta hala badagokie, ikuskapen-bisita egingo dute, egindako jakinarazpenaren jarduerara eta ordenamendu juridikora egokitzen diren begiratzeko. Dokumentazioa aztertuta edo ikuskapen-bisita eginda, jarduera arautegi aplikagarrira egokitzen dela egiaztatzen duen txosten bat egingo da hilabeteko batean epean.
2. Prozedura arrunta
“Lur-mugimendutzat” hartzen diren gainerako kasuak prozedura arruntaren bidez bideratuko dira
Eskakizunak
Dokumentazioa
Kasu guztietan agiri hauek aurkeztuko dira:
1.1.- Dagokion eskaeraren inprimaki normalizatua: Aurretiko jakinarazpena edo prozedura arrunta.
1.2.- Kasu bakoitzean aplikagarria den sektoreko legediak eskatutako baimenak. Baimenarekin batera, hala badagokio, titularraren edota eskatzailearen aitorpen bat ere aurkeztu beharko da. Aitorpen horretan, baimena lortu duen dokumentazioa eta Udaletxean eskaerarekin batera aurkeztu dena berdinak direla jaso beharko da.
1.3.- Eskatzailearen, sustatzailearen edo ordezkariaren nortasuna justifikatzen duen dokumentazioa edo ordezkaritza horren egiaztagiriak.
AURKEZTU BEHARREKO BERARIAZKO DOKUMENTAZIOA:
• Aurretiko jakinarazpenen kasuan:
- Jarduera egingo den eraikin, partzela, lur edo bestelakoen kokapena adierazten duen lekua, udaleko kale-izendegian agertzen den helbidearekin, plano, krokis, kale-izendegi edo udaleko oinarri kartografikoaren fotokopia batean.
- Nahi den jardueraren planoa edo krokisa, oinplanoarena eta sekzioarena, egungo eraikinaren ondoan edo finkaren mugatik hiru metroko distantziara dagoen eta metro bateko garaiera gainditzen ez duen lurraren sestrak edo profilak ez badira aldatzen.
- Jarduera; erabili beharreko makinak; ateratzen diren materialen erabilera eta zarata eta bibrazioei buruzko Ordenantzan jasotzen diren jarduera horietarako aurreikusitako ordutegia betetzen dela jasotzen dituen txostena.
- Jardueraren aurrekontu zehatza.
• Prozedura arruntaren mendeko jakinarazpenetan:
- Kale-izendegiaren planoa, krokisa edo fotokopia (edo udalaren oinarri kartografikoarena), partzelaren egoera adieraziz, kale-izendegian jasotzen den helbidearekin.
- Partzelaren plano topografikoa, dauden kotak, zuhaitzak eta eraikinak adierazita, eta aldameneko lurren edo eraikinen kokapena zehaztuta.
- Obraren bolumena eta ezaugarriak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren azaleren planoa, sareak, isurtzeak eta bestelakoak adierazita.
- Hasierako profilen eta jarduerarekin nahi diren profilen planoa.
- Txosten tekniko osagarria, nahi diren lanen justifikazioarekin eta obran, bide publikoan eta aldameneko lurretan edo eraikinetan hartu beharreko neurriekin. Halaber, sortzen diren hondakinak nora botako diren justifikatu eta egiaztatu beharko da.
- Egin behar diren lanen aurrekontu zehatza
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre
Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko
Aurretiko jakinarazpena: Aurretiko jakinarazpena aurkezteko ez da udalaren berariazko ebazpenik, eta, aurkezten denetik aurrera, obrak egin ahalko dira, aplikatzen den arautegiak eskatutako baldintzak betez, eta komunikatzailearen erantzukizunpean