Herritarrentzako arreta bulegoa (HAB)

Getxoko Udalak udalerrian bizi diren herritar guztientzako arretarako bulegoak ditu. Bulego horiek beren egitarauekin egiten dute lan, baina bestelako erakundeekin ere bai.

Hauexek egin daitezke herritarren arretarako bulegoetan:

  • Errolda eta horrekin lotutako guztia tramitatzea.
  • Udal baliabideak eta horiez jabetzeko eskakizunak kontsultatzea.
  • Udalarentzako era guztietako dokumentuak erregistratzea, obra lizentzien eskabideak izan ezik.
  • Hainbat ziurtagiri eskatzea: bizikidetzakoa, egoitzakoa, jokabide onekoa, kanpoko zeinuena, distantziakoa, bizigarritasunekoa -familiakoak batzeko-.
  • Alegazioak aurkeztea zigor espedienteen kontra.
  • Aparkatzeko TAO txartel orokorra edo txartela eskatzea ezinduentzat eta aparkatzeko txartel orokorra ere ezinduentzat.
  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga edo ondasun higiezinen gaineko zerga tramitatzea.
  • Ondasunetan eragindako kalteak eta eskubideak eskatzea.
  • Euskaraz ikasteko edo udako ikastaroak egiteko laguntzak eskatzea.
  • Abisuak, kexak edo iradokizunak egitea udalari.
  • Oposizioei, lehiaketei, bekei, sariei, adinekoentzako bidaiei, etxebizitzari eta abarri buruzko informazioa lortzea.

 

Non?

Herritarren arretarako (HAB) bi bulego daude Erromo-Areetaneta Algortan

Herritarren arretarako telefono bat ere badago (944660000) 8:00etik 16:00etara astelehenetik barikuetara.

On-line tramiteak.

Getxoko Migrazioen Harrera eta Arretarako Bulegoa

GETXOKO MIGRAZIOEN HARRERA ETA HARRETARAKO BULEGOTIK HONAKO HAUEK ESKAINIKO DIZKIZUGU:

  • Informazioa Getxoko udalerriaren baliabideei eta baliabide horiek eskuratzeko moduari buruz
  • -Aholkularitza atzerritartasunari eta Espainako nazionalitatea izapidetzeari buruz
  • Lan- eta Zaintza-arloko aholkularitza.
  • - Zure eskaerak entzutea eta orientazioa ematea horiei erantzun diezaieketen zerbitzuetara

Non?

Getxoko Migrazioen Harrera eta Arretarako Bulegoa