Emakumeen etxea

Getxoko emakumeen (guziten) etxea

Parte-hartze prozesua

- Talde eragilea osatu da: informazioa

Helburuak:

    1. 2017ko hausnarketaren emaitza jaso, eta Udalaren eta udalerriko emakumeen arteko talde-lanaren prozesuarekin jarraitzea, Etxearen lehen zirriborroa zehazteko.
    2. Kalitatezko espazio bat sortzea, Getxoko Emakumeen Etxea izango denaren funtsezko alderdiei buruz hitz egin, partekatu eta elkarrekin lan egiteko:
      - Definizioa eta balioak
      - Zerbitzuak eta edukiak
      - Espazioaren antolaketa
      - Kudeaketa-eredua
      - Izena
    3. Getxoko emakumeen aniztasunari protagonismoa ematea, entzutetik, elkarrizketatik, deliberaziotik, ilusiotik, konfiantzatik eta konpromisotik.

Proposamena:

  • Irizpideak
    Prometeoako taldeak marraztu du, 3 irizpideren arabera:
    - Euskadiko beste emakume-etxe batzuen partaidetzazko definizio-prozesuan izandako esperientziak.
    - Getxon Emakumeen Etxearen inguruan egindako lana aitortzea eta balioestea.
    - Parte-hartzea erraztea eta sakontzea, talde eragile egonkor, operativo eta konprometitu baten protagonismoa oinarri hartuta -etorkizunean Emakumeen Etxea gidatuko duen emakume-taldearen ernaimuina izan nahi duen taldea-.
  • Talde eragilea
    Proposamena Getxoko 25-30 emakumeko talde eragile anitz bat sortzea da -profilen arabera definitua, eta era berean bat egin nahi duten Getxoko emakumeei irekia-.
    Azken helburua etorkizunean Emakumeen Etxearekin lotuko den talde bat sendotzea da.
  • Talde eragilea: profilak
    -  Adin-tarte desberdinetako emakumeak
    - Sexu-orientzaio desberdineko emakumeak
    - Jatorri desberdinetako emakumeak
    - Aniztasun funtzionala duten emakumeak
    - Ordaindutako lana duten eta ez duten emakumeak
    - Getxoko auzo desberdinetako emakumeak
    - Emakume euskaldunak
    - Elkarteetako kide diren eta ez diren emakumeak
    - Ikasketa-maila desberdinak dituzten emakumeak
    - Getxoko eremu espezifikoetako emakumeak: kirola, kultura, enpresa, osasuna, hezkuntzan...

Ibilbidea:

recorrido

 

...

Berdintasun Zerbitzua

Urgull kalea (Bigarren soilarua)
48991 Algorta

Telefonoa: 94 466 01 36
Posta elektronikoa: berdintasuna@getxo.eus